Orri berria / Nueva página / New page:
Aitaren urregintza- eta bitxigintza-tailerrean egin zuen lan txikitatik; eta 1486ean, 15 urterekin, Michael Wolgemut artistaren tailerrean hasi zen lanean. Lau urte geroago maisua gainditu eta Italia bisitatzea erabaki zuen. Bertan arte estilo berriztatzailea ezagutzea gomendatu zion maisuak, baina bidaia atzeratu behar izan zuen bere estilo eta teknika alemaniarra guztiz menderatzea nahi zuelako.
Italiarako bidaia hasi baino lehen, Agnes Frèyrekin (Nurembergeko merkatari aberats baten alabarekin) ezkondu zen 1494 urtean. Behin ezkonduta, Italian egon zen urtebetez. Bidaian, garaiko italiar matematikari famatuenak ezagutu ez zituen arren, Luca Paciolik (1447-1517) edertasunaren eta artearen ideia matematikoen inguruan zuen iritziaz hitz egitea entzun eta haren pausuak jarraitzea erabaki zuen.
Nurembergen bueltan zela, 1495ean, bere jakituria matematikoa handitzeko Euklidesen Elementuak eta Vitruvioren De architectura lanak irakurtzeari ekin zion. Pacioliren eta Leon Battista Albertiren (1404-1472) proportzioaren inguruko lanak ere aztertu eta ikasi zituen. 1500 urte ingurutik aurrea Dürerren lanetan proportzio-matematikoaren erabilera suma daiteke, baita ere perspektiba jorratzeko zuen maisutasuna (Ama Birjinaren bizitza egur-grabatuan ikus daitekeen bezala).
Bigarren aldiz Italia bisitatu zuen, Boloniara joan eta han Paciolik eta Jacopo de’Barbarik (1450-1516) matematika irakatsi zioten. Bisita horretatik matematikan gehiago sakondu behar zuela erabakita bueltatu zen Nurembergera. Horrela, 1508 urtean matematikak artean izan ditzazkeen aplikazioen inguruko materiala biltzen hasi zen. Lan hura argitaratu ez zuen arren, aurrerago argitaratuko zituen beste zenbait liburutan erabili zuen. Bitartean, artelan bikainak sortzen jarraitu zuen, Malenkonia (1514), kobrean eginiko grabatua, besteak beste.
1519an, bere mezenas zen Maximiliano I. hil zen; horrek arazo ekonomikoak ekarri zizkion eta Herbeheretara joan zen Hausburgoko Carlosentzat (Carlos V.) lan egitera. Nurembergera bueltatzean osasun problemak izaten hasi zen, baina honek zuen bere lanetik aldendu eta Proportzioaren tratatua liburu mardulean buru belarri aritu zen 1523 urterarte. Tratatu hau teorikoegia zenez, lau bolumenez osaturiko beste bertsio irakur-erresagoa sortzea erabaki zuen: Unterweisung der Messung mit dem Zirkel und Richtscheit (Neurriaren lau liburuak). Liburu hau alemanieraz argitaratu zen lehen liburu matematikoa da. Lan hark eman zion Dürerri Pizkundeko matematikari goitizena.
Lehen bolumenean zenbait kurba famatu eraikitzeko metodoak ematen dira: arkimedesen espirala, espiral logaritmikoa, konkoidea, epizikloidea, hipozikloidea, etab. Bigarren bolumenean, ordea, poligono erregularrak eraikitzeko metodo zehatzak eta hurbilduak lantzen dira. Konpasa eta erregela erabiliz zirkulua koadratzeko metodo hurbildu bat ematen da; baita, angelu bat hiru zatitan banatzeko metodoa ere. Hirugarren bolumenean, hiru dimentsiotako gorputzak lantzen dira (piramideak, zilindroak...). Laugarren, eta azken bolumenean, bost solido platonikoak eta Arkimedesen solido erdi-erregularrak jorratzen dira. Itzalen teoria eta perspektibaren teoriarako sarrera bat aurki daiteke bolumen horren amaieran.
Turkiarrek Alemania inbadituko zuten beldurra zegoen eta Alemaniako herriek beraien gotorlekuak hobetzeko beharra zuten; horregatik, 1527an Gotorlekuei buruzko tratatua argitaratu zuen. Urtebete geroago, hil baino hilabete gutxi batzuk lehenago, beste maisulan bat argitaratu zuen: Giza gorputzaren neurriei buruzko tratatua.
Jaiotzaren 490. urtemuga
Heriotzaren 450. urtemuga
Jaiotzaren 500. urtemuga
Jaiotzaren 500. urtemuga
Jaiotzaren 500. urtemuga
Amabirjina eta Umea tximu batekin (1498)
Dama gaztea zaldian eta soldadua (1497)
Jaita-jotzailea (1514)
Heriotzaren 450. urtemuga
Paumgartner erretablua: San Jorge,Natibitatea eta San Eustakio (1502–1504)
Birjina eta umea udare batekin (1512)
Lau Apostuluak (1526)
Autoerretratua (1500)
Magoen gurtza (1504)
Heriotzaren 500. urtemuga
3 markoko txanpon alemaniarra