Orri berria / Nueva página / New page:
Astronomian, topografian eta nabigazioan bi obejekturen arteko angelua neurtzeko erabiltzen zen instrumentua da. Markez beteriko makila luze batez eta berau gurutzatzen duen makilatxo txikiago batez osatua dago. Behatzaileak makila luzearen mutur batetik begiratuta, behatzen dituen bi objektuen arteko angelua kalkulatzeko, makila txikiaren mutur bakoitzean kokatu behar ditu objektu horiek; horrela, makila txikiak makila luzea ebakitzen duen puntuan neurtu nahi den angeluaren balioa adierazten du.
Levi ben Gerson (1288-1344) Proventzako matematikari, astronomo eta filosofo judua izan zen lehen pertsona instrumentu hau aipatzen Jaunaren guduen liburuan. Sarritan gertatzen den bezala, Txinan Shen Kuo (1031-1095) zientzialariak 1088an idatzi zuen liburu batean aipatu zuen instrumentu hau; ala ere, Gersonek asmatua dela onartzen da. Berpizkunde garaian Johannes Müller (1436-1476), Regiomantanus bezala ezagutuak, egokitzapen txikiak egin zizkion neurketak hobeagoak izan zitezen.
Nabigazio behaketetan arazo larriak sortzen zituen, objektuetako bat Eguzkia zelako eta izar horri zuzenean begiratzea oso kalteagarria delako begientzako. Hori dela eta, Eguzkia zuzen-zuzenean ez begiratzeko, Davisen koadrantea edo Atzerakako makila asmatu zuen John Davisek (1550-1605) XVI. mendean.
Gaur egun neurketa topografikoak egiterako orduan kamarak, teodolitoak… bezalako instrumentuak kokatzeko erabiltzen den makilari deitzen zaio Jakoben makila.
Davisen koadrantea edo Atzerakako makila
Adam Schall (1591-1666) astronomo alemaniarra
Davisen koadrantea edo Atzerakako makila
Davisen koadrantea edo Atzerakako makila