Orri berria / Nueva página / New page:
Hedy Lamar zen Hedwig Eva Maria Kiesler-en izen artistikoa, eta Vienan jaio zen 1914ko azaroaren 9an (gaur egun, bere ohorez, egun hori asmatzaileen nazioarteko eguna da). Ingeniaritza eskolak jasotzen hasi zen, baina antzezpenak erakarria ikasketak utzi zituen.
Antzezlekuetan eta zinean izandako arrakasta eta gero Londresera hies egin zuen bere nahiaren kontrako ezkontza baten ondoren. Geroago AEBetara joan zen eta bertan bere izen artistikoa erabiltzen hasi zen: Hedy Lamar Hedwig.
1940an, torpedo bat irrati- frekuentzia bidez gidatzeko problema ebazteko ideia izan zuen, frecuency hopping bezala ezagutuko zena. George Antheil musika konpositorearekin batera Secret Communication System-a patentatu zuen, baina 1957 arte Silvania Electronics Systems Division enpresak ez zuen eraikitzen zituzten transistoreetan erabili.
1962an, AEBetako gobernuak bere ideia harreman militarrak izateko erabili zuen, baina ordurako patenteak hiru urte zeramatzan iraungita. Gaur egun, datu- eta ahots-transmizioko sistema ugarik (Bluetoothak edo WiFi-ak) spread spectrum sistemak erabiltzen dituzte, frecuency hopping-a sistema hauen artean dago. Lamarr andereak ez zuen sekula dirurik irabazi bere asmakizunekin, Electric Frontier Foundation elkarteak emaniko esker ona besterik ez eta hau ere 1997an gertatu zen. 2000 urtean Orlandon (Floridan) hil zen eta bere gorpuzkiak Vienara eraman zituzten.