Orri berria / Nueva página / New page:
Urrezko sekzioa, urrezko proportzioa edo jainkozko proportzioa, proportzio geometriko oso famatua eta garrantzitsua da kulturaren, artean gehienbat, munduan.
Euklidesen Elementuetan aurki daiteke urrezko proportzioa, honakoa delarik bertan agertzen den definizioa: “segmentu bat a eta b zuzenkietan zatitzen badugu, zuzenki hauek urrezko proportzioan daudela diogu baldin eta zuzenki handiena eta txikienaren arteko proportzioa, segmentu osoa eta zuzenki handienaren arteko proportzioaren berdina bada”. Matematikoki:
Bestalde, a eta b aldeak dituen laukizuzen bat urrezko laukizuzena dela diogu baldin eta bere aldeek urrezko proportzio jarraitzen badute. Egipziarren eta grekoen edertasun kanonekin erlazionatua egon arren, Pizkundean hasi zen interesa izaten bai matematikarientzako, Luca Pacioli (1445-1514) bezala, edo artistentzako ere, Leonardo da Vinci (1452-1519) besteak beste.
Japoniako Arkitektura Institutuaren 100. urtemuga ospatzeko zigilua
Piero della Francesca-k (1415-1492) sarritan erabitzen zuen urrezko proportzioa bere lanetan, adibidez Sacra Conversazione (1472)
Atenaseko Partenoia, Fidias arkitektoak eraikia, bere omenez erabiltzen da φ letra grekoa zenbaki hau adierazteko.
Suitzako Arkitekto eta Ingeniero Elkarteko 150. urtemuga ospatzeko zigilua
Piero della Francesca-k (1415-1492) sarritan erabitzen zuen urrezko proportzioa bere lanetan, adibidez Sacra Conversazione (1472)