Orri berria / Nueva página / New page:
Lau seme-alabez osatutako familia bateko seme gazteena zen Nikolas. Aita oso txikitan hil zen eta osaba baten tutoretzapean geratu ziren bera eta anaia nagusia. 1488an Wloclawek-eko eskola-katedralera joan zen ikastera eta hiru urte geroago Krakoviako Unibertsitatean hasi zen ikasten. Bertan latina, matematika, geografia eta filosofia ikasi zituen. Astronomia, 1220an Johannes de Sacroboscok (1195-1256) idatzitako Tractatus de Sphaera liburutik ikasi zuen.
Behin Krakoviako ikasketak amaitu zituenean jaioterrira bueltatu zen. Osabak eliz-karrera egin zezan nahi zuen, lanbide hark bizitzan egonkortasuna emango ziolako argudiatuz; eta horregatik, 1496ean, Boloniako Unibertsitatera bidali zuen zuzenbide kanonikoa ikas zezan. Bertan, legedi kalonjeaz aparte grekoa, matematika eta astronomia ikasi zituen. Boloniako egonaldian zehar Ilargi eklipse bi behatzeko aukera izan zuen. Ikasketak amaitu ez zituen arren, 1501ean Frauenburg-era bueltatu zen. Bertan zegoela, ikasketak amaitu gabe zituela aitzakiarekin, zuzenbidea eta medikuntza ikasteko Paduara joateko baimena eskatu zion osabari. Baina, Italiara bueltatzeko beste arrazoietako bat astronomia ikasten jarraitzea zen. Garai hartan, Paduako Unibertsitatea oso famatua zen medikuntzan eta arlo horretan graduatzea lortu ez zuen arren, 1503an zuzenbide kanonikoan doktoratu zen.
Bere herrialdera bueltatzean elizgizon izan ordez, Ermeland-eko apezpikuaren idazkari eta mediku pertsonala izatea erabaki zuen; honela, Heilsberg-eko gazteluan (apezpikuaren egoitzan) bizitzeko aukera izan zuen. Gazteluko bere logelak behatoki astronomikoa zuen. 1514ean, bere lagun hurbilenen artean eskuz idatzitako libu Iruzkin txikia rua banatu zuen. Bertan, Kopernikok unibertsoaz zituen ideiak irakur zitezkeen; horien artean, garrantzitsuena: Eguzki Sistemako zentroan Eguzkia dagoela alegia. Zazpi ziren, liburuan aipatzen ziren axioma garrantzitsuenak:
Unibertsoko zentroa ez da bakarra.
Lurra ez da Unibertsoaren zentroa.
Unibertsoaren zentroa Eguzkitik hurbil dago.
Eguzkitik Lurrerako distantzia oso txikia da, izarretarako distantziarekin alderatuta.
Lurraren biraketak, egunero gertatzen den izarren itxurazko biraketa dakar.
Urtero gertatzen den Eguzkiaren zikloa benetan Lurra bere inguruan biratzen dagoelako da.
Lurraren mugimenduak duen eraginak planeten behaketetan mugimendu atzerakoia dakar.
Liburu hau eta gero De revolutionibus idazteari ekin zion, baina 1514ean Leon X.a Aita Santuak egutegia hobetu nahi zuelako, beste astronomo askori bezala, aholkua eskatu zion. Kopernikok Erromara ez joatea erabaki zuen, gorputz handien mugimendua oraindik ere ez zelako ongi ulertzen eta beraz, bere ustetan, ezin zuelako behar bezala egutegiaren inguruko gomendiorik eman. Behaketak egiteko lasaitasuna behar zuen, baina garai hartan gerra asko zeuden eta horrek ez du ematen lasaitasunerako aukera askorik. Gainera, 1516ean, Allenstein-eko barrutiko administrari izendatu zuten eta bere gaztelua utzi behar izan zuen lau urtez. Hala ere, ahal zuen guztietan Frauenburg-eko behatokira joaten zen ikerketa astronomikoekin jarraitzeko. 1520ean Allensteineko gazteluan Ordena Teutonikoagandik babestu zen. Gazteluak eraso ugari jasan zituen eta 1521ean, azkenik, bakea gailendu zen.
Beraz, Frauenburgera bueltatu zen; beharrezko denbora eta lasaitasuna izan zuen bere teoria heliozentrikoaren xehetasunak eta behaketak egiteko. Kontuan izan behar dugu Koperniko ez zela apaiza, kanonikoa baizik, eta 1531ean gotzain nagusiak, apaizgoan sar zedin, jasotzen zuen diru-laguntza kenduko ziola esan zion. Ala ere, Kopernikok errefusatu egin zion apaiz izateari.
1539an Georg Joashim Rheticus (1514-1574), Wittenberg-eko Unibertsitateko matematikari eta astronomoa, Kopernikorekin bizitzera joan zen Kopernikoren ideiek erakarrita. Hark, Narratio Prima argitaratzea animatu zuen. Lan horrek jaso zuen arrera ona ikusita azken 30 urteetan egin zituen behaketa astronomikoen xehetasun matematikoak argitaratzera bultzatu zuen. Azkenean, 1543ko abuztuaren 29an, De revolutionibus orbium coelestium Nurember-en argitaratu zen Koperniko hila zegoen ordurako. Andreas Osiander izan zen inprimatze edizioaz arduratu zena; eta Kopernikoren jatorrizko sarrera beste sarrera bategatik aldatu zuen. Sarrera hartan, liburuko emaitzak egia ez zirela esaten zen. Lana sei liburukiz osatua zegoen:
Heliozentrismoaren ikuspegi orokor bat eta munduaren kontzeptuaren azalpen laburra.
Astronomia esferikoaren printzipioak eta izarren zerrenda.
Eguzkiaren balizko mugimenduak eta horrekin erlazionatutako fenomenoak.
Ilargiaren eta mugimendu orbitalen deskribapena.
Sistema berriaren azalpena.
Sistema berriaren azalpena (jarraipena).
Kopernikoren teoria heliozentristak Eguzki estatiko bat Unibertsoaren zentroan ez, baina oso hurbil, kokatzen zuen; eta Lurrari zenbait mugimendu ematen zizkion. Baina, problema bat izan zuen. Ptolomeok bezalaxe, Lurraren mugimendua zirkularra zela suposatu zuen eta ez eliptikoa, 50 urte geroago, Keplerrek (1571-1630) esango zuen bezala. Guzti horrek, bere kalkuluetan epizikloak erabiltzera behartu zuen. Hau guztiz sinesgaitza zen garai hartako jende askorentzat eta oso pertsona gutxik defendatu zuten bere ideia. Tycho Brahek (1546-1601) adibidez, ez zuen onartu Lurra Eguzkiaren inguruan mugitzen zenik; baina bai defendatu zituen Kopernikoren behaketak eta neurketek emaitza interesgarriak ematen zituela esan ere. Zorionez, Kepler eta Galileo (1564-1642) bere defentsan irten ziren, bakoitza bere ekarpenekin; eta 150 urte geroago, Newtonen (1643-1727) Grabitazio Unibertsalaren Teoriak guztia hura frogatu zuen.
Jaiotzaren 500. urtemuga
Jaiotzaren 500. urtemuga
Sistema heliozentrikoa
1.000 złoty-ko bilete poloniarra
Jaiotzaren 520. urtemuga eta Poloniako nazioarteko zigilu erakusketa
Jaiotzaren 500. urtemuga
Jaiotzaren 500. urtemuga
1.000 złoty-ko bilete poloniarra
Segismundo I.a Zaharraren txanpona
Prusiako errege armarria
Sistema heliozentrikoa
T. Symokatta-ren Eskutitzak liburuko lehen orria
Planeta-sistema Andreas Cellariusek ilustratua
Jaiotzaren 500. urtemuga eta zigiluaren eguna
Toruneko hiri zaharreko plazan dagoen dorre eta Kopernikoren estatua
Torun-eko garaian eginiko erretratua
Nora Zinck-ek eginiko erretratua
Koperniko Frombork-eko behatokiako logelan Jan Matejko-k margotua
Strasbourg-eko erlojua
Marcello Bacciarelli-ren miniatura
Toruneko Kopernikoren etxea; goian bere erretratu bat
Frombork-eko katedrala; goian sistema heliozentrikoaren diseinua
Krakoviako Collegium Maius ikastetxea; alboan Euklidesen Elementuak liburuaren lehen orria
Olsztyn-eko gaztelua; alboan armilar esfera bat
Jaiotzaren 550. urtemuga
Jaiotzaren 550. urtemuga
Europhil: nazioarteko filatelia erakusketa
Poznan 1740 urtean Friedrich Bernhard Werner-ek margotua
Ferrarako bistak Zinck-Nora-k egina
Boloniako bistak Marceli Bacciarelli-k egina
Paduako bistak Vincent de Lesseur-ek egina
Jeremias-Falck-en erretratua
Jan-Matejko-ren erretratua
Tobias-Stimer-en erretratua
Jaiotzaren 450. urtemuga
Jaiotzaren 500. urtemuga
Jaiotzaren 500. urtemuga
Jaiotzaren 500. urtemuga