Orri berria / Nueva página / New page:
Aitak Britaniar Inperioak Indian zuen Zerbitzu Zibilean lan egiten zuen, hori dela eta Alan eta bere anaia gurasoen lagun batzuek heziak izan ziren. Txikitan oso azkarra zen eta goiz ikasi zuen irakurtzen eta aritmetika. 1926an Sherborne Eskola pribatura joan zen, baina jeinu askori gertatu zaien bezala ez zen ongi egokitu. Horrek ez zuen bere matematikarako zaletasuna gutxitu eta bere kasa goi-mailako kontzeptuak ikasteari ekin zion.
Cambrideg-eko King’s College-n sartu zen matematika ikastera 1931ean. Bi urte geroago, logika matematikorako interesa piztu zitzaion Gödelen (1906-1978) eta Hilberten (1862-1943) lanak irakurtzean. Bere tesia Limitearen Teorema Zentralaren inguruan izan zen arren, 1936ean idatzitako “On Computable Numbers, with an application to the Entschidugsproblem” artikuluan publikatutako Turingen-makinaren ideia publikatu zuen.
1938an Riemannen hipotesian lanean zebilela Bletchley Park-en kokatua zegoen Gobernuko Kode eta Zifratze Eskolak alemaniarren Enigma makinaren deskotze lanetan aritzeko eskaera luzatu zion. Kodeak apurtzeko zuen gaitasuna eta buruan zuen ordenagailuaren ideiak beste edozein batailoiek baino militar gehiago salbatu zituen. Bletchey Park-en Gordon Welchaman-ekin (1906-1985) batera Bombe deritzon kalkulu makina sortu zuen, 1940tik aurrera alemanek bidaltzen zituzten mezu denak deskodetzen zituzten makina hark. Esaten da, Enigma makina deszifratzen lagundu izanak Bigarren Mundu Gerraren amaiera hiru urte aurreatu zela. Gerran zehar emandako laguntzagatik, 1945 urtean, Britainiar Inperioko Ordena jaso zuen.
1947-1948 ikasturterako Cambridgera bueltatu zen, bertan ordenagailuen-matematika baino arlo gehiago landu zituen: neurologia eta fisiologia adibidez. Mundu akademikoaz aparte, kirola egiteari (korri egiteari gehienbat) ekin zion gogor; eta Walton Athletic Club-n izen eman zuen. Zenbait maratoi irabazi zituen eta 1948an Londresen jokatu ziren Joku Olinpikoetara joateko zorian egon zen.
1948an Manchesterreko Unibertsitatean hasi zen lanean eta bi urte geroago "Computing machinery and intelligence in Mind" artikulua argitaratu zuen. Artikulu hartan, adimen artifizialaren oinarriak finkatu zituen Turing-en Testa proposatu zuelarik; gaur egun ere test hau erabiltzen da ordenagailu batek adimena duen ala ez konprobatzeko.
1951 urtean Londreseko Royal Society-ko kide egin zuten. Garai hartan matematikak biologian izan ditzakeen aplikazioen inguruan lanean zebilen. Urtebete geroago, 1952an, morfogenesiaren ikerketa teorikoa eta giza bizidunen eredu-garapenaren eta itxuraren inguruko artikuluaren lehen atala argitaratu zuen. Teoria kuantikoan, espin bidezko oinarrizko partikulen adierazpenean eta erlatibitate teorian ere lan egin zuen. Zoritxarrez, urte berean, jarrera homosexuala izateagatik atxilotu zuten (garai hartan gaizki ikusia zegoen homosexuala izatea Britainia Handian). Epaiketan erruduntzat jo zuten, hori dela eta bi aukera eskaini zitzaizkion: kartzela ala estrogeno bidezko tratamendua. Bigarrena aukeratu zuen, eta bizitza akademikoari ekin zion berriz ere; baina tratamenduak eragindako albo-kalteen ondorioz bere gaitasunak asko gutxitu ziren.
Potasio zianuroz pozoinduriko sagar bat jateagatik hil zen. Ikerketek diote bere buruaz beste egin zuela. Garai hartan, homosexualitatea sendatzeko elektrolisi esperimentuetan parte hartzen zebilen eta esaten da depresioak jota zegoela bere lana behar bezala garatzeko gaitasuna ez zuelako. Bere amak ordea, erailketa izan zela defendatu zuen.
50 liberako bilete ingelesa