Orri berria / Nueva página / New page:
Varsovian (Polonia) jaio zen 1867an Marja Sklodowska, gerora Pierre Curie (1859-1906) kimikariarekin ezkondu zen eta Curie abizena hartu zuen.
Hasieran batean Varsoviako Unibertsitatean lanean aritu zen arren, Pariseko Sorbona Unibertsitatean Fisikan eta Matematikan lizentziatu zen. Bertan, zientzietako doktoretza lortu zuen 1903an, Henri Becquerel (1852-1908) fisikariaren lanetan oinarrituriko, Substantzia erradiaktiboen ikerketak izenburua zuen tesiarekin. Paper beltzez estalitako argazki plaka batean uranio konposatuak sortzen zuen aztarna deskribatzeko, erradiaktibitatea hitza erabiltzen lehena izan zen.
1895ean Pierre Curie‐rekin ezkondu zen, biek ikerketa zientifikorako zaletasuna partekatzen zuten eta erradiaktibitate naturalaren inguruko ikerketak batera egin zituzten.
1898an bi elementu kimiko berri aurkitu zituzten: polonioa eta erradioa, biak ala biak pechblenda mineralean aurkitzen direnak. Erradioaren aurkikuntzak Curie familia aberastuko zukeen baldin eta mineraletik banantzeko teknika patentatu izan balute; baina, espiritu zientifiko hutsa jarraituz, beraien aurkintza osorik argitaratzea erabaki zuten senar‐emazteek.
Bi Nobel Sari jaso zituen Mariek, 1903an Fisikakoa Pierre‐kin eta Becquerel‐ekin batera; eta 1911ean Kimikakoa. Honela, arlo zientifiko ezberdinetan bi Nobel Sari jaso dituen pertsona bakarra da eta gaur egun arte Fisikako Nobel Saria jaso duten bi emakumeetako bat. Bestalde, Sorbonako Unibertsitatean katedra izaten lehen emakumea ere izan zen, 1906ean bere senarra auto batek arrapatua hil zenean honen lanpostua hartu baitzuen.
Bere lorpen denak bere pertsonalitate gogorrari, segurtasunari eta iraunkortasun tematiari ezker eman ziren. 1934ean hezur‐muinean metaturiko erradiazioak sorturiko leuzemiak jota hil zen.
Nació en Varsovia (Polonia) el año 1867 con el nombre de Marja Sklodowska.
Se licenció en Física y en Matemáticas en la Universidad de la Sorbona (París). En esa misma universidad obtuvo en 1903 el doctorado en Ciencias con la tesis titulada Investigaciones sobre las sustancias radiactivas inspirada en los trabajos del físico Henri Becquerel. Fue la primera persona en utilizar el nombre de radioactividad para describir la impresión dejada por un compuesto de uranio colocado sobre una placa fotográfica cubierta de papel negro.
En 1895 se casó con Pierre Curie, con quien compartía su entrega exclusiva a la investigación científica y con quien realizó sus investigaciones sobre la radioactividad natural.
En 1898 descubrieron dos nuevos elementos químicos: el polonio y el radio, ambos contenidos en el mineral pechblenda. El descubrimiento del radio pudo suponer a la familia Curie el abandono de sus penurias económicas si hubieran patentado la técnica para aislarlo del mineral pero decidieron publicar sin restricciones el resultado completo de sus investigaciones, según el más puro espíritu científico.
Marie obtuvo dos premios Nobel, de física en 1903 compartido con Pierre y Becquerel y de química en 1911, siendo hasta el momento la única persona en recibirlos en distintos campos científicos, así como una de las dos mujeres que, hasta la fecha, han obtenido el premio Nobel de física. También fue la primera mujer a quien se otorgó una cátedra en la universidad de la Sorbona, a partir de la muerte de su marido, atropellado en 1906. Todos estos logros se debieron a su fuerte personalidad caracterizada por su confianza y su perseverancia obstinadas.
Murió el año 1934 de una leucemia causada por la acumulación de radiaciones en su médula ósea.
10 złoty-ko txanpon poloniarra
100 złoty-ko txanpon poloniarra