Orri berria / Nueva página / New page:
Zeruko izarren posizioa eta altuera zehazteko erabiltzen den instrumentu astronomiko zaharra da. Greziar garain ezaguna zen, baina islamiarren kulturan izan zuen ospe handiena eta 1750 urterarte, sextantea asmatu zen arte, nabigazioan gehien erabili zen instrumentua izan zen. ἀστρολάβιον hitz grekotik dator eta “izarren bilatzailea” esan nahi du. Astronomoek, itsas-gizonek eta zientzialariek izarren latitudea ezagututa ordua zehaztzeko, eta alderantziz, erabiltzen zuten astrolabioa. Astroak bilatzeko eta horien mugimendua determinatzeko ere erabili ohi zen. Lur gainazalaren triangulazioa egiteko ere oso erabilgarria da instrumentu hau.
Esan bezala greziar garaian ezaguna zen astrolabioa, Klaudio Ptolomeoren (100-170) Almagesto liburuan instrumentu honen eraikuntzaren inguruko azalpenak aurki daitezke. Alexandriako Hipatiak (360-415), eta bere aita Teonek (335-405), instrumentua egokitu zuten eta Ptolomeoren behaketetiko zehaztasun handiagoa lortu zuten. VIII. mendean islamiar munduan oso ezaguna zen; eta diseinuan horizontearekiko azimuta adierazteko zirkuluak gehitu zizkioeten, horrela, eskala angeluarra erabil zedin. Islamiarrentzak oso instrumentu beharrezkoa izan zen otoi-orduak zehazteko eta horregatik aurrepausu handiak eman zituzten bere eraikuntzan eta erabileran zehaztasun handia lortuz.
Zeru-esferaren proiekzio estereografikoan oinarritzen da astrolabioa. Graduatua dagoen zirkunferentzia bat da; behaketa-ardatzarekiko orratz batek bira egiteko aukera du eta horrela behatu nahi den izarra ikuska daiteke. Aurpegietako bat (mater deitua) pixka bat ahurra da eta beste bi disko ditu bere baitan: barnealdekoa tinpanoa da, finkoa da eta latitudearen arabera zeru-esferaren koordenatuak ditu grabatuak; eta, kanpokoa diskoa sarea deitzen da, mugikorra da eta planisferio garden bat adierazten du, Eguzkiaren, Ilargiaren eta izar distiratsuen posizioak dituena. Sarearen gainean orratz bat dago eta Eguzkirantz apuntatuz gero posizio horretako ordua adierazten du. Beste aurpegiak, gaur egungo teodolito baten antzera, dorre baten altuera edo dorre horretarainoko distantzia jakiteko balio du.
Nokturlabioa erabilita gauez izarren pozizioak behatuta ordua finkatzea lortzen da.
Amerikaren aurkitzearen 500. urteurrena
Al-Zarkali (1029-1087) astronomo Al-Andaluziarra