Orri berria / Nueva página / New page:
Lau urterik behin egiten den matematikarien biltzar bat da ICM. Bertan, hasiera ekitaldian zehar, Fields Domina, Nevanlinna Saria, Gauss Saria eta Chern Domina ematen dira.
Felix Klein (1949-1925) eta Georg Cantor (1845-1918) izan ziren Zürichen egin zen 1897ko lehen kongresuko sustatzaileak. Parisen egin zen hurrengo biltzarra, 1900 urtean, eta bertan, David Hilbertek (1862-1943) XX. menderako interesgarriak izan litezkeen 23 problema famatuak proposatu zituen.
1924 urtean Toronton egin zen bileran John Charles Fieldsek (1863-1932) proposaturiko eta bere izena daramaten dominak emanten hasi ziren. Fields Domina, matematikaren Nobel Saria bezala ezagutua, jasotzeko matematikaria berrogei urte baino gazteagoa izan behar da.
1993an Andrew Wilesek (1953) Fermaten Azken Teoremaren frogapenaren proposamena zuen, baina 1995 urterarte ez zuen benetako frogapena lortu. Hori dela eta, 1994ko ICMan, Zürichen ospatu zenean, ezin izan zitzaion Fields Domina eman (41 urte zituelako). Beraz, lau urte geroago, Berlinen ospatu zen kongresuan, zilarrezko plaka bat eman zioten lortutako lanaren adierazle giza.
2014ean, Seuleko kongresuan, Miryam Mirzakhani (1977-2017) iraniarra izan zen lehen emakumea Fields Domina eskuratzen. Urte horretan ere, Leelavati Saria (dibulgazio matematikoari eskainitako saria) eman zen lehenengoz; Adrián Paenza (1949) argentinarrak jaso zuen sari hau.
Loteria boletoa
Madrilen ospatua
Kyoton ospatua
Berlinen ospatua
Helsinkin ospatua
Moskun ospatua