Orri berria / Nueva página / New page:
Etxean zazpi ziren; George aita, Sarah ama, eta beste lau anai-areba: Arnold, Johan, Berend eta Edmond. Marits guztietan nagusiena zen. Arnhem-eko eskolara joan zen 1912 eta 1918 artean baina ez zen asko nabarmendu ikasketa akademikoetan; bai ordea praktikoetan, musika eta xilografian, alegia. Matematikarako gaitasuna ordea aritmetikarako gehienbat “oso pobrea eta mugatua” zen bere hitzetan.
Behin baino gehiagotan ahalegindu zen bere aitaren nahia jarraitzen eta arkitektura ikasten ahalegintzen, onarpen-azterketetan ordea beti sartzen zuen hanka eta ez zituen gainditzen. Hala ere Ronald Holst-en gidapean marrazketa eta egur mozketa teknikak ikasi zituen. 1920ean Haarlem-eko Arkitektura eta Apainketa Eskolan matrikulatu zen aitaren nahia betetzeko intentzioarekin. Baina han Samuel Jesserum de Mesquita ezagutu zuen eta hark Mauritsek zituen marrazketarako gaitasunak zein onak ziren ikustean, arkitekturaren bidea uzteko eta egur inpresioan zentratzeko animatu zuen.
Bidaiatzea eta bere bidaietatik ideiak hartzea izan zen Escherrek izan zuen afizio handienetakoa. 1922an Florentzian, Italian zehar, Espainian (Alhambran gehienbat) ibili zen. Azken honetan bertako mosaiko arabiarrez maitemindu zen eta ez zion bere bizitza osoan hauek lantzeari eta aztertzeari utziko. 1923an Italiako Ravello herrira joan zen bizitzera eta bertan ezagutu zuen Jetta Umiker; bere hiru seme-alaben (George, Arthur eta Jan) ama izango zena.
Hurrengo hamarkadan zehar Italia osoan bidaiatu zuen familiak Escherrek perspektiba ezinezkoko paisaiak margotzen eta saltzen zituen bitartean. 1935ean ordea faxismoa gailendu zen Italian eta Suitzara alde egin behar izan zuten. Bertan bizitza zailagoa eta garestiagoa zen, eta beraz margolan gehiago salbu behar izan zituen. Familia ez zegoen pozik Suitzan eta beraz Mediterraneoan zehar bidaiatzeari ekin zioten. Bidaia honetan berriz bueltatu zen Granadako Alhambrara eta han marrazki mordoa egin zituen; behien bat planoa betetzeko aukera ezberdinekin.
1937an bere anaia Berendi, Leidengo Unibertsitateko geologia irakasle zena, bere lanak erakutsi zizkion eta honek kristalografia ukitua antzeman zuen anaia nagusiaren lanetan eta zenbait artikulu matematiko irakurtzeko gomendioa eman zion Escherri. Hau izan zen bere lehenengo kontaktua matematikarekin. Artikulu hauen artean Pólyaren 1924ko planoko simetrien taldeen inguruko bat zegoen. Taldeen kontzeptu abstraktua ulertu zen zuen arren, 17 simetria talde zeudela ongi ulertu zuen eta hauek garatzen ibili zen 1937 eta 1941 urteen artean. Guztira 43 lan ezberdin egin zituen, beti ere planoa modu periodikoan lauzatzeko irudiekin. Ikerketa guzti hauekin bere lehenengo eskuliburua idatzi zuen zuen Regular Division of the plane with Asymmetric congruent Polygons (1941). Eskuliburua ez zen argitara emateko sortua izan baina bertan ikus daiteke Escher goi mailako matematikari bilakatu zela lauzatzeak aztertzen; bere idazkera propioa sortu zuen bai forma, kolore edo propietate simetrikoentzako.
1954ean Coxeter-en mosaiko hiperbolikoen inguruko artikulu bat irakurri zuen eta ulertzen ez zuenez autorearengana jo zuen azalpenak eman ziezazkion. Coxeterrek azalpenak eman eta gero Zirkulu Limite I lana sortu zuen eta beronen ale bat bidali zion esker ona adieraziz. Ideia hau jarraituz, zenbait lan berri sortu zituen marko bezala zirkuluak eta karratuak erabiliz. 1995ean Coxeterren artikulu batean Zirkulu Limite III (1959) artelanean Escher marrazkiak eta intuizioa erabiliz perfekzio matematikoa lortu zuela frogatu zuen.
1958rako Escher oso ezaguna zen, zenbait erakusketa eginak zituen eta hitzaldiak emanda. Time aldizkarian ere agertu zen eta sari mordoa jaso zituen egindako lanengatik. Urte berean Planuaren Banaketa Erregularra liburua argitaratu zuen, lehenago aipatutako eskuliburuan oinarrituta.
Topologiak asko erakarri zuen, eta gehienbat Möbius-en bandak. Gerora Roger Penrose matematikariaren eskutik askoz gehiago ikasi zuen eta ezinezko perspektiba zuten zenbait irudi ere sortu zituen, Ur-jauzia eta Goian eta behean hauen artean ezagunenak. Metamorfosia seriearekin bere karrera osoan landutako teknika denak bateratu zituen: hiru dimentsioak, transformazioak, perspektiba ezinezkoa, teselaketak,...
Hil baino lehenago egin zuen azken lana Sugeak izan zen. Guztira sei hilabeteko lana eman zuen xilografia hau egiteko eta 1969ko uztailean aurkeztu zuen. Urte batzuk geroago gaixo jarri zen eta 1972an Laren-go ospitalean hil zen.
Escher-ek diseinatutako zigilua
Escher-ek diseinatutako zigilua