Orri berria / Nueva página / New page:
(izen latinizatua)
Babarian dagoen Bollstädt-eko konderriko Lauingen herrian jaio zen. Bertan pasa zuen gaztaroa, etxean edo etxetik hurbil zegoen eskolan ikasi zuen. 1223an Paduako Domenikoen Ordenean izena eman zuen bertako unibertsitatean ikasketak amaitu bezain azkar. Dominiko izateak, monastegi batean sartua egon beharrean, ikasteko eta irakasteko aukera eman zion. Horrela, Paduan, Bolonia, Kolonian eta Alemaniako zenbait komentutan (Hildesheim-en, Freiburg-en, Ratisbon-en, Strasburgon eta Kolonian) irakatsi zuen.
1241ean Pariseko Unibertsitateko Saint-Jacques komentura mugitu eta bertan eskolak ematen hasi zen. Lau urtez teologia irakatsi zuen, eta 1245ean Teologian Masterra lortu zuen. Pariseko urteetan zehar, natur-zientzia, logika, erretorika, matematika, astronomia, etika, ekonomia politika eta metafisika landu zituen. Bibliaren, Peter Lombarden Epaien liburuaren eta Aristotelesen lanenen komentarioak egin zituen; komentario haietan, berak eginiko behaketak eta esperimentuak gehitu zituen. Bere esanetan, esperimentu baten atal garrantzitsuenak behaketa, deskribapena eta sailkapena ziren. Zientzia ikuspuntu horretatik aztertzea aurrerapauso handia izan zen garai hartarako. Jakintza XIII. mendean liburuetatik (idazki sakratuetatik) eta Jainkotik zetorrela uste zen. Bere lanari esker, Eliza Katolikoak gaur egun ezagutzen dugun metodo zientifikoa ontzat ematea lortu zuen, benetako iraultza izan zena.
1248tik 1254rarte Dominikoek Kolonian ireki berri zuten Stadium Generale unibertsitatea martxan jartzen eta bertan irakasten aritu zen. Bere ikasleekin, Tomas Akinokoa (1225-1274) besteak beste, ikerketan egin zituen. 1254ean Teutoniako (Alemania) Dominikoen nagusi izendatu zuten; lan administrazio asko pilatu zitzaion, baina, hala ere bere ikerketa zientifikoak egiten jarraitu zuen. Hiru urte geroago, 1257an, karguari uko egin eta Koloniara bueltatu zen.
1274ean Gregorio X.ak Lyongo Bigarren Kontseilura deitu zuen. Bertan Eliza Katoliko Erromatarraren doktrina, administrazioa, diziplina eta beste zenbait gai landu ziren. Tomas Akinokoa ere kontseilu horretara joan behar zen, baina bidean hil zen eta hiru urte geroago Elizak bere irakaskuntza metodoa kondenatzeari ekin zion. Zorionez, Alberto bere alde egin zuen filosofo ez kristauak, arabiarrak eta grekoak ere ikasi behar zirela defendatuz.
Albertoren lan matematikoak bi izan ziren: Euklidesen Elementuaken komentario bat, Boezioren eta Batheko Abelardoren itzulpenetan oinarrituta; eta, Super Dionysii epistulas, izar eta esferen mugimenduaren inguruko tratatua, izan ziren. Geografiako lan bat ere, De natura locorum (Lekuen naturaren inguruan), idtzi zuen. Bertan, daten eta kokapen geografiko ezaguarriak aztertu zituen, eta geografiak mundua ulertzeko duen garrantzia azpimarratu zuen.
1277an Tomas Akinokoa defendatzeko gai izan zen baina urte bete geroago memoriak kale egiten hasi zitzaion. Eta hiru urteren buruan, bai fisikoki eta bai mentalki beherakada izugarria jasan ondorren, hil zen. Pio XII.ak 1931ean Santu egin eta zientzialarien patroi izendatu zuen; horregatik, azaroak 15, zientzialarien eguna da.
1961
1980 - Heriotzaren 600. urtemuga
1965
Artus Quellinus-ek egindako egurrezko eskulturan oinarritua