Orri berria / Nueva página / New page:
Portugaleko familia judu batean jaio zen eta 1517 urtean Salamankako Unibertsitatera joan zen ikastera. Urte batzuk geroago, 1523an, filosofia, matematika, medikuntza eta geografia ikasi eta gero, unibertsitate ikasketak amaitu zituen. Urte berean, Guiomar Areasekin ezkondu zen eta ezkontza horretatik sei seme-alaba izan zituzten.
1527an Portugalera itzuli zen Luis printzeari eskolak ematera, lan horretan aritu zen lau urtez. 1529ko azaroak 16ean Joao Gupidatxua erregeak Portugaleko erreinuko kosmografo izendatu zuen. Lan horren bete beharretako bat marinelei nabigazio eskolak ematea zen. Aldi berean, Lisboakoa Unibertsitatean lanean hasi zen logika eta filosofia irakasten; gerora metafisika ere irakatsi zuen. Urte haietan zehar medikuntzako doktoratua egin eta 1532ko martxoak 3an doktore izendatu zuten. Gutxi dakigu nondik ibili zen 1532 eta 1544 urteen artean, ziurrenik Lisboa eta Espainia artean; baina argi dagoena da urte horietan zenbait liburu idatzi zituela: Libro de Algebra (1534, hogeita hamar urte behar izan zituen argia ikusteko), Tratado da Sphera (1537) eta De Crespusculis (1542), besteak beste.
1544ean Coimbrako Unibertsitatera joan zen matematika-katedra hartzera eta bertan geratu zen 1562rarte. Bere zeregin garrantzitsuena nabigazio beharretarako azalpenak ematea zen eta baita eskolak ematea ere. Ikasle esanguratsunetako bat Christopher Clavius (1538-1612) izan zen. 1548an Joao erregeak “Cavaleiro do Hábito de Cristo” (Kristoren Ordeneko Zaldun) izendatu zuen.
De erratis Orontii Finaei (1546) argitaratu zuen hiru problema klasikoak (zirkunferentzia koadratzea, angelua hirutan banatzea eta kuboaren bolumena bikoiztea) konpasa eta erregea erabiliz ebaztea ezinezkoa zela frogatzeko. 1550 urtean, Nabigazioaren tratatua lanean bere aurkikuntza ezagunena egin zuen: loxodromikoa (angelu berarekin meridiano guztiak ebakiz lurrazaleko edozein bi puntu lotzen dituen lerroa). Beraz, nabigazio loxodromikoa (grekozko λοξóς-etik, zeiharra eta δρóμος-etik, bidea) nabigazio-metodo bat da, norabide-lerro bati jarraitzen diona; Lurraren azaleko kurba bat, meridiano bakoitzarekiko elkargunean angelu berari jarraitzen diona. Horrela, nabigazioan, norabidea konstante mantentzen da.
400. heriotza-urtemuga ospatzeko zigilua.
100 Eskudoko balioa duen bankuko-biletea.
500. jaiotza-urtemuga ospatzeko zigilua.
100 eskudoko txanpona
100 Eskudoko balioa duen bankuko-biletea.