Orri berria / Nueva página / New page:
Aitak ez zuen nahi alabak ikas zezan, hori dela eta 20 urte bete arte ez zioten batxilergora joaten utzi. Gerora Medikuntzako fakultatera joan zen eta Neurokirurgian doktoratu zen.
Ikerlari gaztea zen 1938ko juduen aurkako legeak eragindako erbesteratzea ekiditeko poliziatik gordetzera behartua aurkitu zenean. Hala ere, bere ikerketekin jarraitu zuen isilpeko laborategi batean. Gerran zehar Erresistentziako eta tropa aliatuen mediku lanetan aritu zen.
1947an San Luisen (AEB) dagoen Washingtoneko Unibertsitateak neurologo bezala lan egitera gonbidatu zuen. Bertan, NGF‐proteina (nerbio‐hazkunde faktorea) aurkitu zuten, hau da, zuntz‐nerbioen hazkundearen estimulagailua.
Bere lanek (Stanley Cohen‐ekin batera eginak) zelulek ugaltzeko agindua jasotzen dutenean soilik ugaltzen hasten direla aurkitzeko balio izan zuten; guzti hau hazkunde faktoreen bidez ematen da. Honi ezker, 1986an Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen.
Gainera, zenbait gaixotasun neurologikoren jakintzan eta tratamenduan, ehunen birsorkuntzaren terapien garapenean eta kantzerraren ikerketan aurrerapausoak eman zituen.
2012ko abenduan hil zen. Baina ordurarte, berak sorturiko, Erromako European Brain Research Instituteen lan egiten zuten zientzialarien esperimentuak gainbegiratzen zituen egunero.