Orri berria / Nueva página / New page:
Ruperlmonde-n, gaur egungo Belgika, jaio zen arren gurasoak hauen jaoiterrira, Gangelt-era (Alemania), bueltatu ziren Gerard jaio berri eta bere sei anai-arrebekin batera. Gangelten eman zituzten bost urteak oso gogorrak izan ziren familiarentzat eta gurasoek berriz ere Ruperlmondera bueltatzea erabaki zuten, bertan aitaren anaia zen Gisbert bizi zelako. Han Gerardek eskola joateko aukera izan zuen eta latina, erlijioa eta aritmetika ikasi zituen.
XVI. mendeko bigarren hamarkadan Frantzia eta Hansburgo gudan zeuden; Belgikako zergak gero eta handiagoak ziren; Lutherrek bere erreforma protestantea hasi zuen. Zoramen horren erdian, 1526ean, Gerarden aita hil zen eta osaba Gisbertek hartu zuen Gerard hezteko lana. Herrialdeko egoera ikusirik osabak Hertogenboscheko (Herbeherak) ordena erlijioso batekin bidali zuen ikasketetik jarrai zezan.
Lovainako Unibertstitatean goi mailako ikasketak hasi zituen 1530eko abuztuan eta bi urte geroago Giza Zientziak eta Filosofian gradutau zen. Unibertsitatean Aristotelesen ideiak irakatsi zizkioten baina ez zituen gustoko, Bibliarekin bat ez zetozelako, eta ikasketekin ez jarraitzea erabaki zuen. Beraz, bidaiatzeari ekin zion zituen duda erlijiotsuetan pentsatzeko ideiarekin. Bidaia haiek ordea, erlijioaz baino geografiaz jakintza sakona eskaini zizkioten.
Bidaiatzeari utzi eta Lobainako unibertsitatera bueltatu zen matematika ikastera Gemma Frisius (1508-1555) tutore izango zuela. Kosmogarfian aplikatu nahi zituen matematikak, baina oso gutxi zekien zientzia honen inguruan eta Frisiusek berehala bideratu zuen ikaslea arloan. Matematika ikasteaz aparte bai egur-, bai metal-grabaketa eta intrumentu eraikuntza ikasi zuen Gaspard Van der Heyden-en (1496-1549) gidaritzapean.
1535 eta 1536 urteen artean Frisius, Van der Heyden eta hirurek elkalanean arituta Lur-globo bat eraiki zuten. Lan geografikoa Frisiusek egin zuen eta grabatu lanak, berriz, Mercatorrek. Garai hartan Lur-globoak egurrarekin eraikitzen ziren, baina Mercatorri, berrikuntza bezala, kuprezko xaflekin eraikitzea bururatu zitzaion. Horrela Lur-globoa zehatzagoa izatea lortu zuten: lekuen izenak, herrialdeen izenak, eta deskribapen geografikoak zituen globoak; garai hartararte eraiki zen globorik zehatzena izan zen hura.
1536ean Barbara Schellekens-ekin ezkondu zen eta urtebete geroago lehen semea jaio zen, guztira hiru seme eta hiru alaba izan zituen bikoteak. Ezkondu eta urtebete geroago, Van der Heyden eta Frisiusekin batera izar-globo bat eraiki zuten, oraingoan elkarlana handiagoa izan zen eta hirurek ekarpen berak egin zituzten. Urte berean zituen jakintza bilblikoetan oinarrituta Palestinako mapa egin zuen; bere lehen mapa izan zen. Bi urte geroago Oronce Fineren (1494-1555) proiekzioa erabilita bere lehen mundu-mapa egin zuen. Mapa hau ezaguna da lehen aldiz Amerika azaltzen den mundu-mapa delako.
Heresia leporatuta 1544ko otsailean atxilotu zuten. Atxiloketaren arrazoia neurri batean, bere sinesmen protestantean oinarritzen zen; baita ere, bere mapen datuak lortzeko hain zabal bidaiatu izanaren susmoak piztu zirelako. Mercatorren etxea eta bere gauzak konfiskatuak izan ziren, baina ez zen ezer inkriminagarririk aurkitu erromatar katoliko ona besterik ez zela frogatzen zuenik. Zazpi hilabete eman zituen Rupelmonde gazteluan zegoen espetxean. Behin aske zela Lovainara bueltatu zen familiarekin eta bertan lanean jarraitu zuen, besteak beste, 1541ean hasi eta hamar urte geroago amaitu zuen zeru globoa eraiki zuen; bertan azaltzen diren izarren kokapena Kopernikoren unibertsoaren modeloan oinarritzen da.
Duisburg-en unibertsitate berri bat irekiko zela entzunda, 1552an familiarekin bertara joan zen bizitzera eta kartografia denda bat ireki zuen bertan. Dendan unibertsitateko kideei mapak, liburuak, globoak eta instrumentu matematikoak saltzen zizkien; dirutza irabazi zuen. Urte bi geroago, 1554ko urrian, 1,6 metro luze eta 1,3 metro zabal zen Europako mapa eraiki zuen Johannes Sabius-en (1450-1522) proiekzioa erabilita. Mapa hark Europa guztian ospea eta fama eman zion eta bere mapen kalitatea estimu handiko bilakatu zen.
1559 eta 1562 artean, Duisburg-eko unibertsitatera joango ziren ikasleei sarrera prestatzen laguntzeko matematika irakasten hasi zen. Orduan hasi zen bere izena daraman proiekzioan lanean; proiekzioa lehenengoz 1569an erabili zuen Munduaren horma-mapa baterako.
Mercatorren proiekzioa, ekuatorarekiko tangentea den proiekzio zilindrikoa da. Meridianoen arteko distantziak lerro paraleloetan deformatzen ditu, poloetara hurbildu ahala haien zabalera gero eta gehiago handituz. Bestalde, ez ditu paraleloen arteko forma errealak errespetatzen, luzera handitzen die poloetara hurbildu ahala, poloen inguruko eremuak are gehiago desitxuratuz. Nabigaziorako horren beharrezkoa ziren lerro Loxodromikoak, adibidez, erraz marraz daitezke lerro zuzen moduan agertzen baitira proiektzio honen bidez.
1578an garai hartako mundu ezaguneko atlasa eraikitzeari ekin zion, hau da, bere Atlas sive Cosmographicae meditationes de fabrica mvndi et fabricati figura famatua; bera izan zen lehen pertsona atlas hitza erabiltzen. Lehen argitalpenean Tolomeoren mapen bertsio berritua txertatu zuen eta poliki-poliki, Frantziako, Alemaniako eta Herbeheretako mapak gehitu zizkion bere Atlas liburuari. Proiektua ez zuen amaitu baina 1589an Balkanetako eta Greziako mapak ere argitaratu zituen. Zoritxarrez, urtebete geroago bere lanarekin jarraitzea ekidin zion ezker paralisi bat izan zuen iktus baten ondorioz. Itxu ere geratzen hasi zen eta 1593an bigarren iktus batek hitz egiteko gaitasun gabe utzi zuen. Ez zuen hirugarren iktusa jasan eta 1594 urte amaieran hil zen.
Jaiotzaren 430. urtemuga;
Jaiotzaren 450. urtemuga
Heriotzaren 400. urtemuga
1000 frankoko biletea
5 markoko txanpona
Jaiotzaren 500. urtemuga ospatzeko zigilua; bertan Mercatorren proiekzioa ikus daiteke.
Jaiotzaren 500. urtemuga ospatzeko zigilua eta Jodocus Hondius (1563-1612) kartografoa ere ikus daiteke.
Lehen atlasak zigilu bilduma; goitik hasita Abraham Ortelius (1527-1598), Gerard de Jode (1509-1591), Gerard Mercator (1512-1594), Jodocus Hondius (1563-1612), Willem Jansz. Blaeu (1571-1638) eta Johannes Jansonnius (1588-1664) ikus diatezke.
100 euroko urrezko txanpona, jaiotzaren 500. urteurrena ospatzeko