Orri berria / Nueva página / New page:
Familia aberats bateko hogehita bat anai-arrebetatik nagusiena zen Maria Gaetana. Pietro aitak bere seme-alabei ikasketak ordaindi zizkien eta Mariak hizkuntzetarako (zazpi menderatzen zituen greko eta latin klasikoaz aparte) eta dialektikarako gaitasun handia erakutsi zuen, bere arrebek ordea musika eta katurako. Garai hartan oso ohikoa zen seme-alabe bertutetsuekin Europa osoan ibiltzean hauen gaitasunak erakusteko, eta Pietrok horrela egin zuen. Mariak ez zuen gogoko aitak bere alabak espektakulu bezala erabiltzea eta gainera, txiki-txikitatik nahi izan zuen monja izatea. Aitak, ordea ez zuen ongi ikusten alaba monja sartzea eta tratua egin zuen berarekin; bera bizi zen bitartean ez zela monja sartuko sin egin arazi zion hiru baldintzapean: mezetara nahi zuenean joaten utziko ziola; janskera sinple eta humilak erabiliko zituela; eta, dantzaldi, antzerki eta ekintza entretenigarrietara joantera derrigortuko ez zuela.
Alabak aitarekin egindako tratua onartu eta liburu erlijiotsuak ikasteari ekin buru belarri, baina baita ere matematikoak. Matematikak Erroman eta Bolonian irakasle izandako Ramiro Rampinelli monjearengandik ikasi zituen. Berak irakatsi zion Charles René Reyneau-ren (1656-1728) Analyse démontrée (1708) liburua erabilita sortu berri zen kalkulu diferentziala eta italieraz idatziko zen gai honi buruzko lehen eskola-liburua idaztera animatu zuen Agnesi: Instituzioni analitiche ad uso della gioventù italiana. Liburua bi bolumenetan banatzen da; lehena, 1748an argitaratu zuen; bigarrena, ordea, urtebete geroago.
Liburuak ez du Agnesik egindako matematika originalik, bai ordea, gaiarekin erlazionatuta duten adibide bikainak. Liburuan hirugarren mailako kurba bat aztertzen da Agnesiren kuba edo Agnesiren sorgina. Kurbaren adierazpen cartesiarra honakoa da:
non a=½ den kasuan
daukagun. Fermat (1601-1665) izan zen
1703an kurba aztertu zuen lehenetakoa, eta kurba eraikitzeko teknika berriz Guido Grandik (1671-1742) eman zuen. Azken honek, 1718an, kurbaren formagatik “versoria” (haize-oihal bat biratzeko erabiltzen den sokari deitzen zaio horrela) hitz latina erabilita izendatu zuen. Agnesik bere liburuan kurba aztertzerakoan “la versiera” hitza erabili zuen eta John Colson (1680-1760), Cambridgeko matematikariak, Agnesiren liburua ingelesera hitzulterakoan “l’aversiera” (sorgina) hitzagatik nahastu zuen.
Liburuaren argitapenarekin Agnesik lortutako ospea Benedikto XIV aita santuarengana heldu zen. Hura gaztetan matematika ikasitakoa zen eta Agnesiren gaitasuna ikusita Boloniako Unibertsitateko matematika eta filosofia naturaleko katedra lanpostua eskaini zion. Hiru urte inguru pasa zituen zituen eskolak ematen unibertsitatean baina 1752an aita hil zen. Ez zen monja sartu baina aitagandik jasotako diru dena xahutu zuen behartsuei laguntzen 81 urte zituela 1799an hil zen arte.
Jaiotzaren 300. urtemuga; bertan Agnesiren kurba ikus daiteke
Jaiotzaren 300. urtemuga; bertan Agnesiren kurbaren adierazpen aljebraikoa a=3 kasurako ikus daiteke