Orri berria / Nueva página / New page:
Ez dakigu ezer bere haurtzaroa edo gaztaroaren inguruan; honek pentsa arazi dakiguke familia xumekoa zela. Aurillac-eko San Gerald monastegian hezia izan zen. Bertan literatura, teologia, historia eta filosofia irakatsi zioten; matematika, ordea, ez duen bertan ikasi.
967 urtean aukera ezin hobea izan zuen Aurrillac uzteko eta Bartzelonako Borrel konteak (930-993) Vicheko katedralera mugitzeko proposatu baitzion matematika, astronomia eta musika ikas zitzan. Urte horietan zehar Sevilla eta Kordobara bidaiak egin zituen Islamiarren jakintza bereganatzeko intentzioarekin. 970 urtean Erromara bizitzera joan zen eta bertan Oton I.a (912-973), Alemaniako eta Italiako erregea, ezagutzeko aukera izan zuen. Oton zeharo harrituta geratu zen Gerberten jakituriarkein eta bere semearen tutore izendatu zuen.
Tutore lanetan bi urte eman eta gero Reimsera joan zen logika ikasketak hasteko. Adalbero artzapezpikuak bertako eskola-katedraleko burutza eskaini zion. Gerberten programa akademikoak quadriviumaren (aritmetika, musika, astronomia, geometria) ildoa jarraitzen zuen eta Reimseko eskola Europako lidergo akademikoan kokatu zuen. Aurkikuntza matematiko garrantzitsurik egin ez zituen arren Espainian jasotako zenbaki indo-arabiarren onurak irakatsi zituen eta zenbait liburu hungaria_1_30x36: Libellus de numerorum divisione, De geometria, Regula de abaco computi, Regulae de numerorum abaci rationibus eta Liber abaci. Bestalde, irakaskuntza eta ikerketari bideratutako zenbait objektu eraiki zituen: abakoak, lur-globoak, organoak eta erlojuak, besteak beste. Guzti honek, azti-susmoak eta nigromante-susmoak piztu zituen berarekiko.
Esan bezala, bere irakasteko metodologiak ospe handia eman zion urteetan zehar. Teologiari ordea ez zion horrenbesteko garrantzia ematen, harrigarria benetan Aita Santu izango zen pertsona batentzat. 991 urtean Reimseko artzapezpiku izendatu zuten gogoz kontra; irakastea nahiago zuen lan honetan aritzea baino. Irakaskuntzan bezala lana hartan ere oso fin ibili zen eta ospe handia jaso zuen. Horrela, 999ko apirilaren 9an, Gregorio V.a hil ostean, Aita Santu izendatu zuten. Erromatarra ez zen lehen Aita Santua izan zen eta italiarrek liskar asko sortu zituz bere kontra; ala nola, Vatikanotik erbesteratu zuten 1001 urtean eman zen matxinadan. Urtebeteko atzerriratzea eman eta gero Erromara bueltatu zen, baina bakea berrezarri gabe 1003 urtean hil zen.
San Esteban Silvestre Aita Santuagandik koroa jasotzen. San Estebanen 1900. heriotz urtemuga ospatzeko zigilua.