Zientziak naturaren deskripzio kuantitatiboa egin, modu matematikoan adierazteko lege eta teoriak eratu, esperimentua erabili egiztatzeko bidetzat eta etorkizuneko behaketen emaitzak aurresateko aukera ematen digu.
Metodo zientifikoa zientziarekin lan egiten duten pertsonek problemak aztertzeko eta egiazko ondorioetara iristeko erabiltzen duten prozedurari esaten zaio.
Metodo zientifikoan urrats batzuei jarraitu behar zaie:
1. Behatzea. Fenomeno jakin bat aztertzea eta ikertzea, hari buruzko zenbait galdera eginez.
Ikertuko den problema ahalik eta zehatzenen definitu behar da.
2. Hipotesiak egitea. Fenomenoa behin-behinekoz azaltzea eta egindako galderei erantzutea. Izan litekeen erantzun bakoitza hipotesi bat da.
Hipotesia ikerketaren emaitzari buruzko suposizio sinesgarria da, esperimentazioaren bidez egiaztazen dena.
3. Esperimentatzea. Hautemandako fenomenoak kontrolpean errepikatzen saiatzea, hipotesiak egiazkoak diren aztertzeko.
Esperimentuak egiteko baldintzak kontrolatuak eta berregin daitezkeenak izan behar dira.
Esperimentuak diseinatzeko aldagaiak aukeratu behar dira:
- Aldagai independientea. Esperimentatzaileak nahi duen balioa ematen zaion aldagaia da.
- Mendeko aldagaia. Aukera daitezkeen balioak ez dituen aldagaia da, balio horiek aldagai independienteari esleitutakoek baldintzatzen baitituzte.
- Aldagai kontrolatua. Esperimentuan zehar finko eusten zaion aldagaia da.
Esperimentu bakoitzean aldagai independiente bakar bat (x) eta mendeko aldagai (y) bakar bat izan behar dira.
Gainerakoek aldagai kontrolatuak izan behar dute.
4. Emaitzak aztertzea. Ordenagailuan erraz egin daitezke kalkuluak, taulak erabili eta esperimentu baten datuak grafikoki adierazi.
Datuak taula batean antolatuko ditugu, adierazpen grafikoa egin eta grafikoan lortutako lerroari dagokion ekuazio matematikoa lortu.
5. Ondorioak ateratzea, legeak zehaztea eta teoriak ezartzea.
Ikerketatik lortutako ondorio frogatuak dira. Muntaketa ongi diseinatuta dagoen zehaztu behar da.
6. Emaitzak argitaratzea. Beste zientzialari batzuek emaitzak beren azterketarako erabili ahal izatea da helburua.
Zientziaren ikuspuntutik, edozein aurkikuntza ontzat hartzeko, komunitate zientifikoak onartu behar du eta gainera balioa eman behar dio. Aurrerapen guztiak jakinarazteko, ikerketa zientifikoak aldizkari espezializatuetan argitaratzen dira, zientzialariek aztertzeko eta berregiteko, eta emaitzak zientziaren ezagutza-multzoari eransteko.
Egindako esperimentuak deskribatzeko txosten bat egingo litzateke, gidoiaren jarraibideak betez.
Zientzilarien lana ia beti aurretik egindako ikerketan oinarritzen dira, ez da hutsetik abiatzen. Horrela bada, txosten zientifiko guztietan hizkuntza egokia erabili behar da, zientziako ohiko hiztegia, hitzak eta adierazpenak erabiliz.