Dinamikak higiduraren kausak aztertzen ditu: indarrak. Beraz, indarren kausak eta higiduraren efektuak aztertzen ditu. Fenomeno guztiak hiru printzipioen bitartez azal daitezke: NEWTONen LEGEAK.
XVII. mendean Newtonek higidurari buruzko teoria formulatu zuen. Teoria hau hiru legetan oinarritzen da. Lege hauetan indarren eta higiduraren arteko erlazio posible guztiak batzen dira.
NEWTON-en LEHEN LEGEA - INERTZIAREN PRINTZIPIOA
Gorputz orok pausagunea edo mugimendu egoera mantentzeko joera du, berau aldatuko duen beste indarrik izan ezean. Beraz, gorputz bat geldirik badago edo higidura zuzen uniformea (HZU) baldin badu, gorputz horri eragiten dioten indarren ordekaria zero da.
NEWTON-en BIGARREN LEGEA - DINAMIKAREN OINARRIZKO PRINTZIPIOA https://youtu.be/iikN_x4Dpp0
Gorputz batek lortzen duen azelerazioa eta azelerazio hori lortzeko egindako indarraren intentsitatea zuzenki proportzioanalak dira, proportzionaltasun-konstantea gorputzaren masa delarik.
F = m.a
F indarra (Newton, N)
m masa (kg)
a azelerazioa (m/s2)
1 N = 1 kg . 1 m/s2 "kilogramo bateko masari metro bat zati segundo karratuko azelerazioak eragiten dion indarra"
Beraz, indarra ez dago gorputzaren posizioarekin erlazionatuta, abiadurarekin baino; zenbat eta indar handiagoa aplikatu, gorputza gero eta abiadura handiagoz higituko da.
NEWTON-en HIRUGARREN LEGEA - AKZIO/ERREAKZIO PRINTZIPIOA
Gorputz batek beste bati indar bat eragiten badio, bigarren gorputz horrek lehenengoari beste indar bat eragiten dio, lehenengoaren intentsitate edo modulu berdinekoa baina aurkako noranzkoaz.
GRABITAZIO UNIBERTSALAREN LEGEA
PISUA
Lurrak erakartzen dueneko indarra da.
Newtonen bigarren legea erabiliz, gorputz baten masa eta pisua erlazionatu dezakegu. Lege horrek dioenez:
p = m.g
p pisua (N)
m masa (kg)
g grabitatearen azelerazioa, gorputzak erortzen direneko azelerazioa g = 9,8 m/s2