Fisika hitza grekozko φύσισ (phisis) natura hitzetik dator. Zientzia guztien enborra da.
Naturako fenomenoei buruzko lege unibertsalak finkatzea du helburu eta lege horiei itxura matematikoa ematea, fenomeno fisikoetan agertzen diren magnitudeak erlazionatuz.
Unibertsoko oinarrizko osagaiak eta beraien artean sortzen diren elkarrekintza indarrak aztertzen dituen zientzia edo jakintza da, metodo zientifikoa erabiliz. Materiaren, energiaren eta denbora-espazioaren propietate nagusiak aztertzen ditu.
Fisika zenbait ataletan zatitzen da: atomoaren egitura, optika, akustika, termodinamika, elektrizitatea, magnetismoa, mekanika...
Gorputzen molekulen konstituzioa aldatzen ez duten materiaren fenomenoak ikasten ditu. Kimikako hainbat arlo fisikakoekin lotuta daude, esaterako gorputzen lotura elektrokimikoak. Materia inorganikoa eta bere propietateak ikasten ditu (biologia eta beste hainbat zientzia materia organikoaz arduratzen dira). Materia horretan agente naturalengatik gertaturiko fenomenoak ikasten ditu.
El materialismo dialéctico ¿Qué es la física? http://slideplayer.es/slide/8383444/