Fisika materiaren eta energiaren propietateak aztertzen dituen Zientzia da. Fenomeno fisikoa aztertzen dituen Zientzia da, metodo zientifikoa jarraituz.
MEKANIKA gorputzen higidura eta higidura horren arrazoiak, hau da, indarrak, aztertzen dituen Fisikaren atala da. Indarra, masa eta gorputzen higiduraren arteko erlazioak aztertzen ditu eta hiru taldetan sailkatzen da: zinematika, dinamika eta estatika.
ZINEMATIKA. Gorputzen higidura aztertzen duen Mekanikaren atala da, higidura sortzen duena kontutan hartu gabe. Higidurak soilik aztertzen ditu, bere sortzaileekiko erlazioa ukitu gabe .
DINAMIKA. Gorputzen higiduraren eta higidura hori sortzen duten indarren arteko erlazioa aztertzen duen Mekanikaren atala da. Gorputzen higiduraren eta hauen sortzaileen (indarren) arteko erlazioa aztertzen du.
ESTATIKA. Gorputzen oreka lortzen duten indarrak aztertzen dituen Mekanikaren atala da, higidura alde batera utziz. Gorputzen oreka lortzeko indarren azterketaz arduratzen da.