Abiadura

Higiduraren azterketarako Zinematikak bi magnitude erabiltzen ditu: abiadura eta azelerazioa.

Gorputz baten higidura aztertzen dugunean, haren abiadura zehaztu behar dugu.

Higikari baten abiadura denbora-unitate bakoitzeko lekualdaketa da.

Magnitude bektoriala da.

UNITATEAK: m/s (SI), cm/s, km/h

Higikari baten abiadura denbora-unitate bakoitzeko lekualdaketa da.

Magnitude bektoriala da.

UNITATEAK: m/s (SI), cm/s, km/h


Higidura zuzena denean (ibilbidea lerrozuzena), lekualdaketa bektorea eta egindako espazioa berdinak dira. Orduan:




Beraz, higikari batek egindako espazioa eta espazio hori egiteko behar duen denboraren arteko arrazoiari abiadura deritzogu.

Abiadurak, mugikari batek denbora unitate batean egindako distantzia adierazten du.

Bere definizioaren arabera, abiadura lekualdaketa bektorearen norabide eta noranzko bera dituen bektorea da. Abiadura bektorearen norabidea ibilbidearekiko tangente da beti eta noranzkoa higidurarena.

Bi abiadura mota desberdintzen dira:

  • ALDIUNEKO ABIADURA. Higikari baten aldiuneko abiadura denbora tarte txiki batean dagoen abiadura da, zerora jotzen duena. Higikariak une bakoitzean duen abiadura da. Denbora tarte txiki batean dagoen abiadura da.

Abiadura-neurgailuak abiadura une oro zer balio duen adierazten digu: aldiuneko abiadura.

  • BATEZ BESTEKO ABIADURA. Higikari baten batez besteko abiadura denbora-unitate bakoitzeko lekualdaketa da. Higikariaren lekualdaketa bektorea eta lekualdaketa hori betetzeko behar duen denboraren arteko zatidura da.

Ibilbide bateko batez besteko abiadura kalkulatzeko, egindako espazioa zati hura egiteko behar izandako denbora egin behar dugu.

Higidura uniformea denean, batez besteko abiadura eta aldiuneko abiadura berdinak dira.

https://sites.google.com/site/fisikaetakimikadbh/dbh4/zinematika/abiadura/abiadura%20adibidea.png?attredirects=0
https://sites.google.com/site/fisikaetakimikadbh/dbh4/zinematika/abiadura/abiadura%20adibidea%20grafikoa.png?attredirects=0

Lotura interesgarriak

Abiadura neurtzen (simulación) wikisaber.es

Abiadura ariketak bizientzia.blogspot.com.es

Abiadura (aurkezpena)

Movimiento - 1 (generador de problemas) genmagic.org

El movimiento y las fuerzas - La velocidad librosvivos.net

Velocidad media y velocidad instantánea educaplus.org