Oxigenoaren konbinazio bitarrak
Oxigenoa elementu kimiko guztiekin konbinatzen da (gas nobleekin ezik). Oxigenoak -2 balentzia du.
Konbinazio horien ondorioz sortzen dira:
- OXIDOAK METALIKOAK eta EZ-METALIKOAK
- HALUROAK
- PEROXIDOAK [DBH4]
OXIDOAK: oxigenoaren eta beste edozein elementuren arteko konbinazio bitarrak dira (halogenoak ezik). Oxido hitza dute bereizgarri.
Formulazioa: formulak idazterakoan, lehenengo elementuaren ikurra (metala edo ez-metala) idazten da eta bigarren oxigenoarena (eskuinean). Ondoren, elementuen balentziak trukatutzen dira, azpiindize moduan idazten dira eta, posiblea balitz, azpiindizeak sinplifikatu behar dira.
Metala + oxigenoa >> oxidoa / oxido metalikoa / oxido basikoa
Ez-metala + oxigenoa >> anhidridoa / oxido ez metalikoa / oxido azidoa
Nomenklatura: izendatzean, lehenik elementuaren izena eta ondoren oxido hitza idazten da. Metalen oxidoak oxido basikoak dira eta ez-metalenak oxido azidoak. Nomenklatura tradizionalean, ez-metalen oxidoei anhidridoak deritze (bereziak beste kolore batean).
OXIDO BEREZIAK: kromoa eta manganesoa
HALUROAK: oxigenoaren eta halogenoen (17. taldea) arteko konbinazio bitarrak dira.
Formulazioa: formulatzean, lehenik oxigenoa eta gero halogenoa idatzi behar da.
Nomenklatura: izendatzean, oxigeno hitza aipatu behar da lehenik, dagokion aurrizki biderkatzailearekin, eta gero halogenoaren izenaren erroa, aurretik di, tri… aurrizkiarekin eta atzetik uro atzizkiarekin.