Erreakzio kimikoetan parte hartzen duten substantzietako bakoitzaren kantitatea kalkulatzeko egiten diren eragiketei KALKULU ESTEKIOMETRIKOAK deritze.
Ekuazio kimiko doituek erreakzioan parte hartzen duten substantziak (erreaktiboak eta produktuak) eta substantzia horiek zein kantitate eta proportziotan konbinatzen diren adierazten dute.
Koefiziente estekiometrikoek erreakzioan parte hartzen duten substantzien molekula edo mol kopurua adierazten dute.
Adibidez:
2C4H10 (g) + 13O2 (g) --> 8CO2 (g) + 10H2O (l)
C4H10 (g) + 13/2 O2 (g) --> 4CO2 (g) + 5H2O (l)
1 mol C4H10 (g) + 13/2 mol O2 (g) --> 4 mol CO2 (g) + 5 mol H2O (l) ANALISI KUANTITATIBO MAKROSKOPIKOA
NA molekula C4H10 (g) + 13/2NA molekula O2 (g) --> 4NA molekula CO2 (g) + 5NA molekula H2O (l) ANALISI KUANTITATIBO MIKROSKOPIKOA
Kalkulu estekiometrikoak egiteko oso modu arrunta da erreakzioetan pate hartzen duten substantzien masa adieraztea.
Erreakzioan parte hartzen duten elementuen masa atomikoekin masa molekularrak kalkulatzen dira eta, ondoren, erreaktiboen eta produktuen masen arteko erlazioa ezarri daiteke. Substantzia baten masa jakinik, ekuazioa doituta dagoelarik, gainerako substantzien masa kalkulatu daiteke.
ERREPARATU erreaktiboen guztizko masa eta produktuen guztizko masa berdinak dira (34,08 g).
Gasak parte hartzen duten doitutako ekuazio kimiko baten koefiziente estekiometrikoek, erreaktiboen eta produktuen bolumenen arteko proportzioa adierazten dute.
Erreakzioan parte hartzen duen gas baten bolumena ezagutu ezkero, gainerako gasen bolumena kalkulatu daiteke.
Gasak baldintza normaletan (b.n.) badaude (P=1 atm eta T= 0ºC = 273 K), edozein substantziaren mol batek 22,4 litro betetzen ditu (bolumen molarra).