ZINEMATIKAk higidura bera bakarrik aztertzen dituen Fisikaren atala da, baina DINAMIKAk higiduraren aldaketaren kausak aztertzen ditu ere: indarrak. Hala ere, indarrak egon arren, gorputza geldirik egon daiteke: gorputza geldirik egoteko ekiten dioten indarrak ESTATIKAk aztertzen ditu.
Indarra gorputz baten egoera edo higidura alda dezakeen edo deformazioa sor dezakeen kausa da.
Indar batek, beraz, bi ondorio sor ditzake:
Indarra magnitude bektoriala da eta, beraz, bektore bidez adierazten da:
Garrantzitsuena marruskadura indarra da, higiduraren kontra egiten duen indarra gainazalak ez bait dira guztiz leunak. Tangentzialak dira eta higidurarekiko kontrako norabidea dute beti. Marruskaduraren ondorioz gorputz bat geldituz doa F=0 denean.
Deformazio indarren ondorioz gorputzak itxura aldaketa jasaten du. Indar batej gorputz guztiengan deformazioa sortzen du, nahiz eta ez nabaritu, baina gorputzek forma aldaketaren kontra egiten dute indar-elastikoekin. Indar-elastikoa deformazioa sortzen duen indarra da, nahiz eta nabaria ez izan. Bere norabidea gainazalarekiko elkartzuta duten indarrei indar normala edo tentsioa deritze.
Sistema Internazionalean indarra neurtzeko erabiltzen den unitatea NEWTON-a (N) da. 1 N = 1 kg.m/s2
Indarrak, eragiten dituzten efektuen arabera neurtzen dira. "Gorputz batetan gertatzen den deformazio elastikoa eta horretarako egin den indarra zuzuenki proportzionalak dira." Lege honi Hooke-n legea deritzo.
F= k.x = k.(l - lo)
F egiten den indarra (N)
k berreskuratze konstantea; materialaren araberakoa (N/m)
x deformazioa; luzera aldaketa (m)
Indarrak neurtzeko gailua dinamometroa da eta bere funts teorikoa Hooke-en legean datza.
Gorputz batengan indar bat baino gehiago egitean, indar horiek INDAR-SISTEMA osatzen dute. Indar guztiek gorputzari ekintza bakarra eragiten diote. Gorputzari ekintza bera eragiten dion indar bakarra indar-sistemaren ordezkaria da, hau da, indar guzti horien emaitza.
Indarren ordezkaria (R) aurkirtzeko, indarra magnitude bektoriala denez, bektorialki batu behar dira.
R = F1 + F2 + F3 ... (bektoreak)
NORABIDE ETA NORANTZA BEREKO INDARRAK: ordezkaria osagaien zuzenbide eta norantza bereko indarra da; bere intensitatea (modulua), haien intentsitatearen batura da.
NORABIDE BERA ETA AURKAKO NORANTZA DUTEN INDARRAK: ordezkariak indar handienaren norantza izango du; bere intensitatea (modulua), haien intentsitatearen kenketa da.
INDAR ANGELUARRAK edo KONKURRENTEAK: aplikagune bera baina norabide desberdina duten indarrak dira. Ordezkaria, indarrak osatzen duten paralelogramoaren diagonalaren berdina da.
INDAR PARALELOAK: ordezkaria bi indarrekiko paraleloa da, norantza berekoa; modulua osagaien batura da.
Indar bikote baten ondorioa biraketa da. Biraketa hau neurtzeko momentua (M) erabiltzen da, magnitude bektoriala.
M = F d sina
M momentua (...)
F indarra (N); ardatzaren inguruan biraketa lortzeko indarra
d biraketa ardatzarekiko distantzia (m)
Momentuaren norabidea: indar bikotearen planoarekiko elkartzuta
Momentuaren norantza: gorantza
ADIBIDEAK: giltza baten efektua, auto baten bolantea, ate bat zabaltzea
OREKAN:
Gorputz bat orekan dagoela esaten da ondoko bi baldintza betetzen baditu:
Fuerza resultante https://www.fisicalab.com/apartado/suma-fuerzas
Sistemas de fuerzas http://slideplayer.es/slide/1126353/
Composición y descomposición de fuerzas http://www.monografias.com/trabajos106/estatica-fuerzas/estatica-fuerzas2.shtml
Dinámica https://www.youtube.com/watch?v=tffR1hyneo8&list=PLpbLLqs33gInFDaA5OAsJdouiVqpZ8ahJ