Konposatu bitarren Formulazioa eta Nomenklatura [Formulazio eta nomenklatura ez-organikoa DBH3]
Oxigenoa elementu kimiko guztiekin konbinatzen da (gas nobleekin ezik). Oxigenoak -2 balentzia du.
Konbinazio horien ondorioz sortzen dira: OXIDOAK (metalikoak eta ez-metalikoak), HALUROAK eta PEROXIDOAK.
OXIDOAK [Formulazio ez-organikoa DBH3]
Lehenengo elektronegatibotasun txikieneko elementua idazten da (metala edo ez-metala) eta ondoren elektronegatibotasun handienekoa (oxigenoa). Metalaren eta oxigenoaren balentziak trukatu eta, posiblea balitz, azpiindizeak sinplifikatu.
HALUROAK [Formulazio ez-organikoa DBH3]
Halogenoak ez-metalikoagoak dira oxigenoa baino, eta beraz formulatzean, lehenik oxigenoa eta gero halogenoa idatzi behar da.
Izendatzean, oxigeno hitza aipatu behar da lehenik, dagokion aurrizki biderkatzailearekin, eta gero halogenoaren izenaren erroa, aurretik di, tri… aurrizkiarekin eta atzetik uro atzizkiarekin.
PEROXIDOAK
Oxido metaliko arruntak baino oxigeno atomo bat gehiago dute. Taldearen egitura –O-O- da. Peroxido taldearen balentzia -2 da, oxigeno atomo bakoitzak lotura bakar bat eratzen duelako metalaren atomoekin elkartzeko, beraz -1 balentziaz jokatzen du metalarekiko. Ondoko elementuek peroxidoak eratzen dituzte (+1 eta +2 oxidazio-egoeretan); bestelako balentziekin metalek ez dituzte peroxidoak eratzen.
Formulazioa: lehenengo elektronegatibotasun txikieneko elementua idazten da (metala) eta ondoren elektronegatibotasun handienekoa (oxigenoa). Metalaren eta oxigenoaren balentziak trukatu eta, posiblea balitz, azpiindizeak sinplifikatu. Baina sinplifikatzean ezin da kendu O2 taldearen 2-a.
Formula Me2O2 da (sinplifikatu gabe) metalaren balentzia +1 denean eta eta MeO2 (sinplifikatuta) metalaren balentzia +2 denean.
Nomenklatura:
Peroxidoa da:
Ez da peroxidoa:
GATZ NEUTROAK
Ez-metalak bere oinarrizko balentzia erabiltzen du bakarrik. Metalak, ordea, dauzkan balentzia guztiak erabili ditzake. Elementu elektronegatiboaren izenaren erroak –uro bukaera hartzen du.
Gatz bitar neutroak uretan disolbatzean ioinizatu egiten dira, elkarrenganako erakarpenatik metalaren ioi positiboak (katioiak) eta ez-metalaren ioi negatiboak (anioiak) askatzen direlarik. Katioi monoatomikoak izendatzen, lehenik, elementuaren izena eman behar da eta gero kargaren balioa zenbaki arabarrietan, + ikurra eta parentesi artean. Anioien kasuan, lehenik, elementuaren izenaren erroa –uro atzizkiak amaituta, eta gero kargaren balioa zenbaki arabarrietan, - ikurra eta parentesi artean.
GATZ LURRUNKORRAK
Ez-metalen arteko konposatu bitarrak dira. Taula periodikoan elektronegatibitatea ezkerretik eskuneira era behetik gora hazten da. Elementu elektronegatiboenak oinarrizko balentzia erabiltzen du bakarrik. Bestea aldiz dituen guztiak erabili ditzake. Elementu elektronegatiboaren izenaren erroak (bigarren doana) –uro bukaera hartzen du.
Oxigeno (O), hidrogeno (H) eta metalez (Me) osaturiko konposatu hirutarrak dira.
Konposatu hauek katioi metalikoak Me+n hidroxido anioiak OH- konbinatuz eratzen dira. O (-2) + H (+1) = OH (-1)
Formulazioa: formula orokorra Me(OH)n da, n metalaren balentzia delarik. Ezkerrean metalaren sinboloa jartzen da, ondoren OH taldea, eta balentziak trukatzen dira. Adibideak: CuOH, Ca(OH)2, Fe(OH)2, Fe(OH)3, Al(OH)3, HgOH, Hg(OH)2
Nomenklatura: metalaren izenarekin eta hidroxido izenarekin izendatzen dira.
Oxigeno (O), hidrogeno (H) eta ez-metal batez osaturiko konposatu hirutarrak dira.
Oxido azidoei (ez metalen oxidoak, anhidridoak) ura gehituz lortzen dira, eta lorturiko formula sinplifikatuz.
Konposatu bitartzat har daitezke: HIDROGENO katioia + (EZ-METALA + OXIGENOA) anioia.
OXIDO AZIDOA (anhidridoa) + H2O → OXOAZIDOA
Formulazioa: formula orokorra HaXbOc da. Lehenengo hidrogenoa idazten da, ondoren X ez metala (edo trantsiziozko metala: kromoa, manganeso...) eta azkenik oxigenoa, a, b eta c azpi-indize egokiak direlarik.
Nomenklatura: IUPAC-ek onartuta, nomenklatura tradizionala erabili ohi da (hipo- eta per- aurrizkiak, eta –iko eta –oso atzizkiak). Erdiko elementuak azidoak eratzen ditu bere balentzia guztiekin.
Taularen arabera ondoko arauak lotzen dira:
1. Erdian dagoen X elementuaren azpindizea beti da 1.
2. Hidrogenoaren azpindizea 2 da talde bikoitzean kokatuta dauden elementuen azidoetan, eta 1 talde bikoitian dauden elementuen azidoetan.
3. Elementu baten azidoetan, oxigenoaren azpindizea bat eta bat handitzen da atomoaren balentzia handitu egiten denean.
4. Elementuaren balentzia kalkulatzeko: X balentzia = 2* O azpindize - H azpindize
Uretan disolbaturik ionizatu egiten dira, ioiak askatuz. Protoiak (H+) askatzen dira eta horrek propietate azidoak ematen dizkio disoluzioari:
HNO3 → H+ + NO3−
H2SO4 → 2H+ + SO42-
Elementu batzuk azido desberdinak eratzen dituzte, gehituriko ur molekula kopuruaren arabera. Ezberdintzeko ondoko aurrizkiak erabiltzen dira:
Meta- H2O molekula bat; gehituriko ur kantitate minimoa
Piro- H2O molekula bi
Orto- H2O hiru molekula; gehituriko ur kantitate maximoa
Jokaera hau duten ohiko elementuak P, As eta Sb dira, I, III eta V balentziekin.
P, As eta Sb-ren ohiko azidoak naturan orto- azidoak dira eta, ondorioz, aurrizki hau idazti gabe utzi daiteke.
Informazio gehiago:
Metal (M), ez metal (X) eta oxigenoz (O) osaturiko konposatu hirutarrak dira. Formula orokorra MaXbOc da, a, b eta c azpindize egokiak direlarik. X ez-metal bat edo oxidazio-egoera altuan dagoen trantsizio metal bat izan daiteke: kromoa, manganesoa...
Katioi bat (metala edo erradikal positiboa) eta anioi bat elkartzean lortzen diren KONPOSATU IONIKOAK dira.
Bi fase: 1go fasean hidrogenoaren galera, oxoazidoaren anioia osatzen da eta 2. fasean katioi metalikoarekin lotura ematen da.
Formulazioa: ezkerrean katioi metalikoaren sinboloa jartzen da eta ondoren oxoazidotik datorren anioia; balentziak trukatzen dira eta posiblea denean sinplifikatu egiten dira. Oxoazidoen hidrogenoak metal batez ordezkatzean lortutako konposatuak dira.
Nomenklatura: metodo tradizionalean: anioia (-ito, -ato) + katioia (-oso, -iko).
Uretan disolbaturik ionizatu egiten dira, ioiak askatuz:
Konposatu ez-organiko bitarren formulazioa (ez dago gaurkotuta; IUPAC 2005 aurretik)
Konposatu ez-organiko hirutarren formulazioa (ez dago gaurkotuta; IUPAC 2005 aurretik)
Kimika ez-organikoaren formulazioa (ez dago gaurkotuta; IUPAC 2005 aurretik)
Konposatu kimikoen nomenklatura eta formulazioa
FORMULACIÓN Y NOMENCLATURA INORGÁNICA binarios (IUPAC antes del 2005) App Google Play
Formulación Química Inorgánica (IUPAC antes del 2005)
Nomenclatura y Formulación Inorgánica (IUPAC antes del 2005)
FyQ Formulación CNICE