Zientzia

Ezagutza gizakiak bere jakinguraren ondorioz lortu duen emaitza da eta Zientzia ezagutza zabal horren zati bat besterik ez da.

Zientzia (latinezko scientia, jakitea) naturari buruz bururatzen zaizkigun galdera guztientzako erantzunak bilatzen saiatzen da.

Unibertsoan gertatzen diren fenomenoak, kausa naturaletatik abiatuz azaldu daitezke eta gizakia, inguruko guztiaren berri jakin nahiak bultzatuta, naturako fenomenoak azaltzen saiatu da betidanik.

Zientzia gure mundu fisikoa ulertzeko ahalegina da, mundu horretan gertazten diren fenomeno naturalak esplikatu nahia.

Ezagutzen dugun mundua nolakoa den adierazten eta azaltzen duten ezagutza objektiboen multzoa da.

Naturari buruzko interpretazio objetiboak eta arrazoizkoak bilatu nahi ditu, ikerketa-metodo zehatz eta sistematiko batean oinarriturik: metodo zientifikoa. Behaketaren, esperimentazioaren eta arrazoiketaren bidez munduari buruz lortutako ezagutza multzoa da. Ezagutza horietatik legeak ondorioztatzen dira, eta lege horietatik abiatuta, egiazta daitezkeen teoriak sortzen dira.

Aquí está el mejor invento del hombre: La Ciencia... ¿Pero qué demonios es eso y por qué funciona tan bien?
TEKNOPOLIS saioak hamabost urte hauetan eskainitako irudi guztietatik, esanguratsuenak hartu eta bideo honetan bildu ditu.

Gaur eguneko ezagutza zientifikoa hain denez zabala, ikasi eta landu ahal izateko, ezagutza horiek hainbat adarretan banatuta daude.

Fisika eta Kimika zientzia esperimentalak dira (zientzia fisikoak), esperimentazioa erabiltzen dutelako ikerketak egiteko.

  • Fisika materiaren berezko izaera aldatu gabe, materian gertatzen diren aldaketak aztertzen dituen zientzia da. Aldaketa horiei fenomeno fisiko esaten zaie. Zientzia guztien enborra da.

Fisikak materiaren barneko osagaiak (atomoak, partikula subatomikoa eta oinarrizko partikulak), egoera-aldaketak, indarrak, higidura, energia eta unibertsoa ditu aztergai.

  • Kimika substantzien propietateak, konposizioa eta aldaketak aztertzen eta interpretatzen dituen zientzia da. Aldaketa horiei fenomeno kimiko deritze.

Kimikak erreakzio kimikoak aztertzen ditu, substantzia berrien sorrera, organismo bizidunetan gertatzen diren prozesuak (biokimika), airearen kutsadura eta arazketa...

Zientzia hauek formula fisiko zein kimikoen erabileran oinarriturik dagoen zientzia-hizkuntza eta matematika-kalkulua erabiltzen dute. Eta gertaera bakoitzaren gainean, behin-behineko azalpenak proposatzen dituzte, hau da, geroago egin litezkeen behaketen ondorioz berraztertu daitezkeen azalpenak. Helburu teorikoa ez ezik, helburu praktikoa ere dute, haiei esker garapen teknologikoak gertatu bait dira.

Pertsona guztiek zientzari buruzko oinarrizko ezagutza batzuk eduki behar dituzte, egiazko ezagutza zientifikoak eta sasizientifikoak edo faltsuak bereizteko eta, ondorioz, erabakiak jakinaren gainean hartzeko.


INFORMAZIO GEHIAGO: Ciencia y pseudociencia de k4rol1n4

Lotura interesgarriak

WEB + BIDEOA On Zientzia: Zientzia ederra da