K.a. 600. urtearen inguruan Tales de Mileto greziaz filosofoak katu-larruz igurtzi zuen anbar erretxina zati bat eta luma zatiak erakarri zituen. Anbarrari elektron (elektroi) esaten dioten grekoz. Horregatik esaten zaio fenomeno horri elektrizitatea. Denbora luzean, gertakari hori bitxikeria besterik ez zen izan eta inork ez zekien zergatik gertatzen zen.
1600. urtean William Gilbert britaniar sendagile eta fisikariak hainbat ikerketa egin zituen eta fenomeno elektrikoak marruskaduraren eraginez sortzen zirela ondorioztatu zuen. Giza gorputzari buruz zekiena erabiliz, gorputz guztiek fluido bat dutela pentsatu zuen, gorputza igurtzean fluido hori mugitu egiten dela eta, ondorioz, gorputzek elektrizitatea jasotzen dutela. Baina elektrizitatea gorputz batzuek baino ez zuten jasotzen eta, ondorioz, material elektrikoak eta materiak ez-elektrikoak zeudela. Zenbait tresna asmatu eta fabrikatu zituen gorputzak elektrikoak ziren ala ez jakiteko, bersorioa esaterako.
1733. urtean Charles du Fay frantses zientzialariak zenbait objektu ehunez igurtzi zituen eta objektuek bi modutan elektrizazen zirela ikusi zuen: anbarra larruz edo artilez igurtzean bezala batzuk, eta beira zetaz igurtzean bezala beste batzuk. Anbarra bezala elektrizatzen ziren bi objektu edo beira bezala elektrizatzen ziren bi objektu hurbiltzean, objektuek elkar aldaratzen zuten. Baina Anbarra bezala elektrizatzen zen objektu bat eta beira bezala elektrizatzen zen beste objektu bat hurbiltzean, objektuek elkar erakartzen zuten. Hori guztia kontutan hartuta, bi elektrizitate mota zeudela ondorioztatu zuen: erretxina-elektrizitatea eta beira-elektrizitatea.
1747. urtean Benjamin Franklin amerikar politikari eta zientzialariak elektrizitatea gorputzak egurtzean batetik bestera igortzen den fluidoaren antzeko zerbait izan behar zela zioen. Igurtzean fluidoa hartzen duten gorputzen elektrizitateari elektrizitate positiboa esan zion eta fluidoa askatzen zuen gorputzenari elektrizitate negatiboa.
Beraz, zeinu bereko elektrizitatea duten bi gorputz gerturatzean elkar aldaratzen dute eta zeinu desberdineko bi gorputz gerturatzean elkar erakartzen dute.
Geroago, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, zientzialariek bi elektrizitate mota horiek azaltzeko modua aurkitu zuten.
Elektrizitatearen historian hainbat tresna asmatu dira gorputzak elektrizitatuta dauden ala ez jakiteko. Tresna batzuen bidez ikus daiteke zeinu bereko elektrizitatea duten bi gorputz gerturatzean elkar aldaratzen dutela eta zeinu desberdineko bi gorputz gerturatzean elkar erakartzen dute.
Elektrizitate estatikoa aztertzeko hiru tresna asmatu zituzten:
Elektroskopioa. Jean Antoine Nollet frantses fisikariak asmatu zuen 1750. urtean. Tresna horrek kargaturiko gorputzak hautemateko balio du eta ukipenez edo indukzioz elektriza daiteke.
Pendulu elektrikoa. Charles Augustin Coulomb frantses fisikariak erabili zuen 1780. urtean kargadun gorputzek elkar nola erakartzen eta aldaratzen duten aztertzeko. Penduluak bola isolatzaile bat du hari batetik zintzilik. Bola hori negatiboki kargaturiko hagatxoarekin ukitzean, bolak hagatxoaren karga jasoko du; ondoren, positiboki kargaturiko hagatxoa bolara hurbiltzean, bola erakarriko du. Penduluaren bolatxoa deskargatzeko, ukiti hatzez.
Penduluaren bidez egiazta daiteke, beraz, zeinu bereko kargek elkar erakartzen dutela eta zeinu desberdinekoek, elkar aldaratu.
Bersorioa. William Gilbert britaniarrak asmatu zuen 1600. urtearen inguruan kargadun gorputzak hautemateko. Ardatz bertikal batean marruskadurarek gabe biratzen duen orratz bat du, metalezkoa, iparrorratzek duten orratzaren antzekoa, baina ez-magnetikoa. Kargadun gorputz bat gerturatzean, orratza biratu egiten da.