Beroa
Beroa ezin dugu ikusi. Ikusi dezakegun gauza bakarra bere ondorioak dira.
Beroa gorputzek duten energia forma bat da. Gorputzek osatzen dituzten molekulen higiduraren ondorioa da. Beroa, tenperatura aldatzeko, gorputzak dilatatu eta materiaren egoera aldatzeko gai da.
Energia denez, Joule-tan (J) neurtzen da Sistema Internazionalean. Baina aintzinako jakintsuek uste zuten beroa eta energia kontzeptu desberdinak zirela eta beroa neurtzeko beste unitate bat asmatu zuten: KALORIA (cal). Kaloria eta energia unitateak erlazionaturik daude: 1 cal = 4,16 J.
Kaloria ur gramo bati bere tenperatura Celsius gradu bat igonarazteko eman behar zaion bero da. Beraz, m gramo ur berotzeko eta tenperatura t graduz igotzeko beharko den beroa hauze izango da: Q = m.t.Baina uraren ordez beste edozein material erabiltzen badugu, formula honela geratuko da Q = C.m.t non C konstantea da eta bero espezifikoa esaten zaio.
Bero espezifikoa materia gramo bati tenperatura Celsius gradu bat igotzeko eman behar zaion bero kantitatea da. Bere unitatea hauxe da: cal / (g.ºC).
Tenperatura
Gorputz baten barne-energia edo maila termikoa neurtzen duen magnitudea da tenperatura. Hau da, tenperatura bero-maila edo bero kantitatea neurtzen du.
Tenperatura neurtzeko termometroak erabiltzen dira. Termometro-mota asko dago, baina ezagunena honako hau da: beriazko hodi oso mehe bat, kapilare bat, eta puntu batean zabalpen bat. Zabalpen eta hodiaren parte bat likidoz (merkurioz edo alkoholez) beterik dago.
Termometroa graduatua dago eta graduazio hori egiteko, erreferentzia moduan, bi tenperatura erabiltzen dira, bata goiko puntua deritzona eta beheko puntua bestea. Goiko eta beheko puntuak aukeratzerakoan ez dago mundu guztia ados. Horregatik eskala termometriko desberdinak daude. Ezagunenak:
ºC/5 = (ºF - 32)/9
K = ºC + 273
Calor y temperatura http://www.librosvivos.net/smtc/homeTC.asp?TemaClave=1062