Konposatu kobalenteak normalean gasak edo likidoak dira, molekulen arteko loturak ahulak direlarik.
Van der Waals-en indarrak
Van der Waals-en indarrak dipolo induzituen artean sortzen direnak dira. Dipolo hauen sorburua atomoen eta molekulen barnean elektroiek duten mugimendua da.
Molekula polarrek momentu dipolar iraunkorra azaltzen dute. Orduan, molekulen artean indar elektrostatikoak azaltzen dira eta hauek molekulen poloak orientatu egiten dituzte zeinuz aurkakoak hurbildu nahirik.
Substantzia kobalente tipikoetan molekulak Van der Waals-en indar ahulez erakatzen dute elkar, horregatik substantzia hauen egoera fisikoa gaseosoa izaten da (H2, F2, O2, N2, Cl2). Atomoak konplexuak badira, elektroi kopuru handikoak, edo molekulak atomo askoz osaturik badaude, Van der Waals-en indarrak handitu egiten dira eta egoera fisikoa trinkoagoa bihurtzen da (Br2 likido eta I2 solido).
Hidrogeno zubiak
Hidrogeno atomoa aldi berean bolumen txikiko eta elektronegatiboak diren bi atomori (fluor, oxigeno eta nitrogeno) lotura dagoenean lotura hau gertatzen da.