Zinematika gorputzen mugimendua aztertzen duen Mekanikaren atala da, mugimendua sortzen duena kontutan hartu gabe.
Higidurak soilik aztertzen ditu, bere sortzaileekiko erlazioa ukitu gabe.
Higidura posizioaren aldaketa denborarekiko erreferentzia sistema batekiko da. Gorputz bat higiduran dago erreferentzia sistemarekiko bere posizioa aldatzen duenean denborarekiko. Adierazpena: s= f(t).
Higidura erlatiboa da (eta ez absolutua) erreferentzia-sistemaren araberakoa delako (zerbaitekiko definitu behar delako) geldirik edo higitzen ari den adierazteko.
Autobus-geltokian zain zaude eta autobusa hurbiltzen da; etxeen aurretik pasatzen ikus dezakezu, geralekura iristen den arte. Nor/zer dago geldirik eta nor/zer higiduran?
Autobusera igo zara, leiho batetik hurbil eseri zara eta autobusa martxan jarri da. Leihotik ikusten duzu etxeak pasatzen direla. Nor/zer dago geldirik eta nor/zer higiduran?
Gorputz bat puntu finko batekiko eta denbora igaro ahala posizioz aldatzen denean higitu egiten da.
Gorputz bat higitzen ari den ala ez zehazteko erabiltzen dugun puntua edo puntu multzoa da erreferentzia-sistema bat.
Denboran zehar, finko kontsideratzen diren beste gorputz batzuekiko bere posizioa aldatzen duen gorputza higiduran dagoela esaten dugu. Gorputz finko horiek ERREFERENTZIA PUNTUAK dira.
Denbora igaro ahala gorputz baten posizioa erreferentzia-sistemarekiko aldatzen bada, gorputz hori higitzen egongo da, eta haren posizioa aldatzen ez bada, geldirik egongo da.
Higiduraren kontzeptua definitu nahi denean, koordenatu-ardatzeko sistema bat aukeratzen da, gorputzaren posizioa ardatz sistema horrekiko definituz. Erreferentzia-sistema bezala ardatz cartesiarrak erabiltzen dira. O puntuan (abiapuntuan) behatzailea dago.
Gorputzen higidura aztertzeko, zer posiziotan dauden jakin behar dugu eta posizioa erreferentzia-sistema batekiko zehazten da beti. Demagun P1 puntutik P2 puntura goazela. O puntuan dagoen behatzailearekiko higitzen ari gara, baina gurekin doazenak geldirik daudela ikus dezakegu (gurekiko). Beraz, higidura bat azaltzeko ez da nahikoa nolakoa den esatea, behatzailea non dagoen ere esan behar da.
IBILBIDEA. Higikariak bere higiduran zehar hartzen dituen posizio desberdinak. Zeharkatzen dituen puntu multzoa. Higikariak egiten duen bidea. Zuzena izan daiteke, ibilbide lerrozuzena bada edo kurbatua ibilbidea lerromakurra bada. Kurbak zirkunferentzia itxura badu, zirkularra izango da eta parabolakoa badu, berriz, parabolikoa.
POSIZIO BEKTOREA. Posizioa zehazteko, gorputzetik erreferentzia-sistemaren jatorrira zer distantzia dagoen neurtu behar da, eta norabidea eta noranzkoa zein den adierazi, hau da, posizio bektorea. Higikariaren une bakoitzeko posizioa adierazten du.
LEKUALDAKETA BEKTOREA. Jatorria higiduraren hasierako puntuan eta muturra higiduraren bukaerako puntuan duen bektorea da. Higiduraren abiapuntutik helmugara doan zuzenki orientatua da.
IBILITAKO ESPAZIOA. Higikariak ibilbidean egiten duen espazioa da.
Higidura zuzena denean (ibilbidea lerrozuzena) eta beti noranzkoa berean mugitzen bada, lekualdaketa bektorea eta ibilbidean egindako espazioa berdinak dira.
Higidura bat deskribatzeko, ibilbidea eta posizioaren (s) eta denboraren (t) arteko erlazioa adierazi behar da. Grafiko bidez, higiduraren ekuazioaren bidez eta deskripziozko testu baten bidez adieraz daiteke erlazio hori.
TESTU BIDEZ
Demagun pertsona bat 12. solairura igo dela igogailuz eta bi segundoan hiru metro igo dela. Beheko solairua jatorritzat hartuta, igogailua lehen solairutik igarotzen denean hasi gara denbora zenbatzen. Lehen solairua 3m-tara dago.
2s-tan 3m egiten ditu, beraz, v=3/2= 1,5m/s
Hasierako posizioa 3m eta hasierako denbora 0s
Beraz, s= 3+1,5t
IBILBIDEA MARRAZTUZ ETA DENBORA TARTEAK EZAGUTUZ
Egindako espazioa 4-1,5= 2,5m 3s-tan
Orduan, v= 2,5/3= 0,8 m/s
Eta hasierako posizioa 0m eta hasierako denbora 0s
Beraz, s= 0,8t
IBILBIDEA EZAGUTUZ ETA POSIZIO-DENBORA GRAFIKOA IRUDIKATUZ
I. 200m 10s-tan v= 20m/s s=20t aurrera doa
II. 0m 10 s-tan v= 0m/s s=200 geldirik dago
III. -200m 5s-tan v= -40m/s s=200-40t atzera egiten du
HIGIDURAREN EKUAZIOAREN BIDEZ
Higikariaren abiadura kontutan harturik, mugimendua bi motatakoa izan daiteke:
Higikariaren ibilbidea kontutan harturik, mugimendua bi motatakoa izan daiteke:
Higiduraren azterketarako Zinematikak bi magnitude erabiltzen ditu: abiadura eta azelerazioa.
Zinematika sc.ehu.es
Movimiento relativo (sistemas de referencia)
Cinemática - Estudio de los movimientos educaplus.org
Física / Cinemática (games) educaplus.org
Cinemática educarex.es
Laboratorio Virtual de Cinemática educarex.es
Cinemática [Todo lo que necesitas saber]
Movimiento - 1 (generador de problemas) genmagic.org
El movimiento y las fuerzas librosvivos.net