HZRU

HIGIDURA: posizio aldaketa denborarekiko ibilbidean zehar.

ZIRKULARRA: ibilbidea lerromakurra da, zirkularra konkretuki, R erradioa duen zirkunferentzia bat deskribatuz.

UNIFORMEA: abiaduraren modulua konstantea da. Orduan, denbora tarte berdinean higidura bera azaltzen da. Denbora tarte horri periodoa (T) deritzo, puntu batetik irtenda puntu beretik pasatzeko behar den denbora. Izan ere, higidura zirkular guztiak periodikoak dira bira bat emateko beti denbora berdina behar dutelako beti.

Higikariaren posizioa hasierako puntutik (to) azkenengo punturaino (t) higitzean osatzen den angeluarekin (φ) deskribatuta geratzen da.

R zirkunferentziaren erradioa. Unitatea (NS): m

φ posizio angeluarra (desplazamendu angelua); zirkunferentziaren erradioa eta x ardatzak osatutako angelua. Unitatea (NS): rad (radian)

Ds egindako espazioa. Unitatea (NS): m

Ds = R baldin bada => φ = R/R = 1 => 1 bira = 360º = 2π rad

https://sites.google.com/site/fisikaetakimikadbh/fisika-dbh4/zinematika/higidura-zirkularra/mcu-1.png
https://sites.google.com/site/fisikaetakimikadbh/fisika-dbh4/zinematika/higidura-zirkularra/mcu-2.png

Abiaduraren modulua konstantea denez, azelerazio tangentziala nulua da eta higidura uniformea. Orduan, abiadura lineala kalkulatzeko:

Baina, abiadura bektorearen norabidea aldakorra da eta horregatik higidura honek azelerazioa du, azelerazio zentripetua (ac) edo normala (an). Azelerazio hau ibilbidearekiko elkartzuta da eta desbrikatutako zirkunferentziaren erdigunera zuzenduta dago. Beraz:

Abiaduraren modulua konstantea da baina norabidea aldakorra da. Azelezazio zentripetuak edo normalak abiaduraren norabidea aldatzen du; higikariak zirkunferentzia deskribatzen du eta ez da tangentetik ateratzen.

Magnitude angeluarrak

Ibilbide zirkularra jarraitzean higikariak deskribatzen duen angelua (φ) kontutan hartuz:

Abiadura angeluarra (ω) posizio bektoreak denbora unitateko deskribaturiko angelua da. Unitatea (NS): rad/s

Beste unitate batzu: 1 rpm = 1 bira / min = 2π rad / 60 s

Bira oso batean, φ = 2π rad eta t = T => ω = 2π / T

Abiadura lineala (v) abiadura angeluarrarekin erlazionatuta dago:

Frogapena:

Abiadura angeluarra ordezkatuz: v= 2πR / T

Periodoa (T) bira oso bat emateko behar duen denbora da. Unitatea (NS): s

Aurreko expresiotik:

Maiztasuna (f) edo frekuentzia, segundo batean higikariak ematen dituen bira kopurua da. Unitatea (NS): s-1 = Hz (Hertz)

Azelerazio normala abiadura angeluarrarekin erlazionatuta dago:

Frogapena:

Higiduraren ekuazioak eta grafikoak

Abiadura angeluarraren (ω) definiziotik abiatuta, higiduraren ekuazioa ondoriozta dezakegu:

Lotura interesgarriak

Higidura zirkularra sc.ehu.es

Laboratorio virtual movimiento educarex.es

Movimiento circular Cinematik3D - youtube.com

Movimiento Circular Uniforme newton.cnice.mec.es

Movimiento circular uniforme e-ducativa.catedu.es

Movimiento circular uniformemente acelerado vitual - youtube.com