Atomo mota asko dago. Atomoek indar handiz erakartzen dute elkar, lotura iraunkorrak eta propietate desberdinak dituzten beste substantziak eratuz.
Gas nobleek elkarren artean lotzeko joerarik ez dutenez, gas hauen zortzikotea oso egonkorra dela erabaki daiteke (elementu hauek zortzi elektroi dituzte balentzia geruzan s2p6). Gainerako elementuak gas nobleen konfigurazio elektronikoa izateko joera dute, elektroiak, emanez edo konpartituz. Beraz, gainerako atomoek kanpo geruzan (balentzia geruza) gas nobleen zortzikote egitura lortzeko joeraz elkartzen dira, elektroiak hartuz, galduz edo konpartituz.
Atomoek kanpo geruzan dituzten elektroiak (balentzia-elektroiak) erabiliko dituzte elkarren artean lotzeko, elektroien transferentzia partzialaren edo osoaren ondorioz. Honela, konfigurazio elektroniko egonkorragoa lortzen dute.
Atomoak elkarrekin lotzeko (sustantzia puruak osatzeko) derrigorrezkoa da atomoen artean erakarpen indarrak egotea. Erakarpen horiei lotura kimiko esaten diegu. Lotura mota garrantzitsuenak ionikoa, kobalentea eta metalikoa dira. Konposatuek agertzen dituzten propietateak, lotura kimikoaren araberakoak dira.
Kimikaren ikuspuntutik, naturako sustantziak hiru taldetan bana daitezke:
Gas geldoak dira, 18. taldeko elementuak: He (helio), Ne (neon), Ar (argon), Kr (kripton), Xe (xenon), Rn (radon).
Naturan, gas geldoen atomoak bakartuta ageri dira.
Substantzia molekularrak molekula multzoak dira. Eta molekulak atomo ez-metaliko multzoak dira (atomo horiek elementu bakar batenak edo zenbait elementurenak izan daitezke).
Propietate kimikoei eusten dieten substantzia zatirik txikienak dira.
Adibideak: H2O (ura), CO2 (karbono dioxidoa), NH3 (amoniakoa), CH4 (metanoa), O2 (oxigenoa), O3 (ozonoa), N2 (nitrogenoa), H2 (hidrogenoa).
Kristala materiaren egitura erabat antolatuta da. Kristaletan, partikulak espazioaren hiru norabideetan errepikatzen den eredu baten arabera daude ordenatuta. Solidoak dira guztiak giro tenperaturan eta urtze eta irakite puntu altuak dituzte (urtze puntuak molekulak baino askoz altuagoak dira).
Kristala eratzen duten partikulak nolakoak, hiru kristal mota bereizten dira: ionikoak, kobalenteak eta metalikoak.
Kristala osatzen duten partikulak ioiak dira (katioi metalikoak eta anioi ez-metalikoak), lotura ionikoaren bidez lotuta. Adibideak: NaCl (sodio kloruroa), PbS (berun monosulfuroa), CaF2 (kaltzio difluroruroa), MgCl2 (magnesio dikloruroa).