Gehienetan higikariak ez dira beti abiadura berean higitzen, hau da, ibilbidean zehar abiadura aldatzen da. Higidura horiek aztertzeko beste magnitude bat zehaztu behar dugu: azelerazioa.
Higikari baten abiadura konstantea (higidura uniformea) o aldakorra (higidura aldakorra edo azeleratua) izan daiteke denborarekiko. Azelerazioa abiaduraren aldaketa denbora unitateko neurtzen duen magnitude bektoriala da. Abiadura bektorearen norabidea eta noranzkoa du; beraz, abiaduraren aldaketa dagoenean derrigorrez azelerazioa egon behar da.
UNITATEAK: m/s2 ; cm/s2 ; km/h2
Bi azelerazio mota desberdintzen dira:
Berdinak izango dira azelerazioa konstantea denean (higidura uniformeki azeleratua).
Δv > 0 bada --> a > 0 azelerazio positiboa --> higidura azeleratua
Δv < 0 bada --> a < 0 azelerazio negatiboa --> higidura desazeleratua
Δv = 0 bada --> a = 0 azelerazio nulua --> higidura uniformea
Azelerazioak abiadura bektorea denbora-unitate batean zenbat aldatzen den neurtzen du. Abiaduraren bektorearen modulua eta norabidea alda daiteke; beraz, azelerazioak bi osagai ditu:
Tangentziala: bektorea eta modulua
Normala: bektorea eta modulua
Partikula mugikor baten aldiuneko azelerazioa bi osagai hauen batura bektoriala da:
Bi osagaiak elkartzunak direnez gero Pitagoras-en teorema aplikatu daiteke kalkuluak egiterakoan.
Higidura motaren arabera, abiaduraren aldaketa moduluarekiko edo noranzkoarekiko izan daiteke: