Uhinak ingurunean zehar hedatzen diren perturbazioak dira.
http://interactive-physics.webnode.es/products/propagacion-de-una-perturbacon/
Uhinen magnitudeak
Uhin-luzera (l). Modu berean bibratzen ari diren bi punturen arteko distantzia da.
Anplitudea (A). Uhinaren garaiera handiena da.
Periodoa (T). Anplitude handieneko puntu batetik hurrengo puntura iristeko uhinak behar duen denbora da.
Frekuentzia edo maiztasuna (f). Periodoaren alderantzikoa da; zenbat aldiz errepikatzen den uhinaren oszilazioa segundoko. Uhin baten frekuentzia zenbat eta handiagoa izan, handiagoa izango da uhinak daraman energia.
Propagazio abiadura (v). Uhin-luzera eta frekuentziaren biderkatzea da.
FREKUENTZIA
Frekuentzia edo maiztasuna, denbora unitate batean fenomeno erregular bat zenbateko maiztasunez errepikatzen den adierazten duen magnitudea da.
Uhinen kasuan, magnitude honek segundo batean uhinaren edozein puntuk egiten dituen oszilazio kopurua adierazten du, hau da, segundo batean uhina zenbateko maiztasunez errepepikaten den. Frekuentzia hertziotan (Hz) neurtzen da.
Definición de Hertz https://www.mastermagazine.info/termino/5236.php
Frecuencia https://es.wikipedia.org/wiki/Frecuencia
Uhin baten frekuentzia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta energia handiagoa izango du.
Frekuentzia desberdinetako uhinak. Uhin luzezarekiko alderantzizko erlazioa ikusten da.
Uhin-luzera handia, frekuentzia baxua, eta alderantziz. https://redes-alcantara.wikispaces.com/2.2.+Ud.+de+frecuencia.
Las ondas http://proyectodescartes.org/EDAD/materiales_didacticos/EDAD_4eso_las_ondas-JS/index.htm