Beroaren hedapena

Beroaren hedapena

Bi gorputz tenperatura desberdinean dudenean, beroa edo energia termikoa tenperatura altuena duen gorputzetik tenperatura baxuena duen gorputzera iragaten da. Hau beroaren hedapena da eta hiru modu desberdinetan gerta daiteke:

KONDUKZIOA (conducción, conduction)

Burdinezko ziri bat sutan jartzen bada, berotzen hasiko da eta handik momentu batera ez da eskuz heltzerik izango. Zera gertatu da: beroa burdinaren barruan hedatu da. Hedatze modu honi kondukzioa esaten zaio eta kondukzioaren bidez beroa gorputz batean barrena edo ukipenean dauden gorputzaren artean iragaten da.

Kondukzioa honela azal daiteke: energia handiena duen gorputzaren molekulek (ez ahaztu beroa energia dela) inguruko molekulei energia ameten diete eta honela beroa hedatu egiten da.

Material guztiek ez daroate beroa modu berdinean. Adibidez, metalak bero eroale oso onak dira, baina zura eta plastikoak bero eroale txarrak dira. Lehenengoak eroale eta bigarrena isolatzaile direla esaten da.

KONBEKZIOA (convección, convection)

Fluidoetan (likido eta gasak) beroa konbekzioz hedatzen da. Fluido bat berotzen denean bere dentsitatea txikiagotu egiten da. Horregatik likido eta gas beroak igoten dira eta utzi duten lekura goian dagoen fluido hotzagoa (dentsitate handiagoa) doa. Prozesu honen bidez fluido barruan korronte batzuk agertzen dira, konbekzio-korronteak, eta hauen bidez beroa fluido osora hedatzen da.

Konbekzioa hobetzeko, kasu askotan fluidoa haizegailu edo ponpa baten bidez higitzen da. Konbekzio honi konbekzio bortxatua deritzo. Fluidoa berez bakarrik higitzen denean konbekzio naturala esaten zaio.

ERRADIAZIOA (radiación, radiation)

Eguzkiak Lurra nola berotzen duen pentsatzen badugu, konturatuko gara ez duela kondukzioz eta ez konbekzioz berotzen. Kondukzio eta konbekzio prozesuak materia behar dute beroa hedatzeko eta Eguzkiaren eta Lurraren artean ez dago ia materiarik. Hedapen mota berri honi erradiazioa deritzo eta beroa uhin elektromagnetikoen bidez hedatzen da.

Lotura interesgarriak: