Hainbeste konposatu ezagutzen direnez, idazkera sistematizatua ezarri da substantzia bakoitza formulatzeko (formulazioa) eta izendatzeko (nomenklatura).
Formulazioa arau-multzo bat da, substantzia kimiko bakoitzari formula bakar bat esleitzeko. Izan ere, formula kimikoak espezie kimikoak erraz identifikatzeko baliabide unibertsalak dira. Eta nomenklatura substantziak adierazten dituzten formulak izendatzean datza.
Arau horiek IUPAC (Kimika Puru eta Aplikatuko Nazioarteko Batasuna International Union of Pure and Analitic Chemistry) erakundeak ezartzen ditu.
Elementu bakar baten atomoz osatutakoak dira; hau da, atomo berdinek molekulak edo sareak osatzen dituzte.
Kasu batzuetan, sinboloa idazten denean, elementua, atomoa edo substantzia adierazten duen jakin behar dugu testuinguruaren arabera. Adibidez:
Formulatzen ikasi aurretik, oxidazio-zenbakia eta balentzia zer diren jakin behar da.
Oxidazio-zenbakia. Zenbaki osoa da (zeinu positibokoa edo negatibokoa). Konposatu bat eratzean atomo batek hartuko, galduko edo partekatuko dituen elektroi kopurua adierazten du.
Rafa Muñoa irakaslearen taula handitua
Balentzia. Elementu bakoitzak beste batekin konbinatzeko duen gaitasuna da. Hidrogeno atomoa hartzen da erreferentziatzat, 1 balentzia duelako. Beraz, balentziak hauxe adierazten du: zenbat hidrogeno atomo konbina daitezkeen beste edozein elementuren atomo batekin. Zenbaki naturala da beti.
Balentzia ionikoa. Elementu batek ioi iraunkorra osatzeko galtzen edo irabazten duen elektroi kopurua da; lotura ionikoa osatzean, atomoek zenbat elektroi galdu edo irabaz dezaketen, azken geruzan zortzi elektroi izateko. Metalek balentzia-elektroiak galtzen dituzte, ioi positiboak (katioiak) eratuz eta ez-metalek elektroiak irabazten dituzte, ioi negatiboak (anioiak) eratuz.
Na Na+ 1 Mg Mg2+ 2
Cl Cl- 1 S S2- 2
Trantsiziozko elementuetan balentzia bat baino gehiago dago.
Balentzia kobalentea. Atomo baten partekatu gabeko elektroi kopuruak bere balentzia kobalentearen balioa adierazten du; hau da, atomo batek zenbat lotura kobalente eman dezaken, desparekatutako elektroiak partekatuz (konpartituz).
Edozein konposaturen formula idatzi nahi dugunean, IUPAC erakundeak ezarri dituen arauei jarraitu behar diegu:
Konposatuak izendatzeko modu desberdinak daude:
Na2O Disodio oxidoa K2S Dipotasio sulfuroa
O7I2 Heptaoxigeno diioduroa CuH2 Kobre dihidruroa
Na2O Sodio oxidoa K2S Potasio sulfuroa
O7I2 Heptaoxigeno diioduroa CuH2 Kobre (II) hidruroa
Na2O Sodio oxidoa K2S Potasio sulfuroa
O7I2 Heptaoxigeno diioduroa CuH2 Kobre (2+) hidruroa
Na2O Oxido sodikoa K2S Sulfuro potasikoa
O7I2 Heptaoxigeno diioduroa CuH2 Hidruro kuprikoa
Bi elementu kimikoren konbinazioaren ondorioz eratutako elkarketak konposatu bitarrak dira.
Konposatu ez-organiko bitarren formulazioa (ez dago gaurkotuta; IUPAC 2005 aurretik)
Kimika ez-organikoaren formulazioa (ez dago gaurkotuta; IUPAC 2005 aurretik)
Formulación y Nomenclatura en Química Orgánica (IUPAC 2005)
Formulación Química Inorgánica (IUPAC antes del 2005)
FORMULACIÓN Y NOMENCLATURA INORGÁNICA binarios (IUPAC antes del 2005) App Google Play
FyQ Formulación CNICE