Kimika Egiptoko kēme lurra hitzetik dator.
Kimika materiaren konposizio, egitura eta propietateak, eta berauen prozesu kimikoetan zehar izandako eraldaketak aztertzen dituen zientzia da. Beraz, unibertso osoa du aztergai.
Fisikan oinarritzen da eta, aldi berean, beste zientzia batzuen oinarria da.
Substantzien konposaketa eta propietateak, substantzia horiek jasaten dituzten konbinaketak eta aldaketak, eta fenomeno horiek zuzentzen dituzten legeak ikasten ditu.
Konbinazio eta aldaketa hauek substantzien egitura molekularra eragiten dutenez, denboraren arabera gertaturiko aldaketengatik bereizten dira (beroa, elektrizitatea edo magnetismoarengatik).
Ikertzen den materia motaren arabera:
Materiari egingo zaion ikerketa motaren arabera atal gehiago dauzkagu, adibidez, kimika analitikoa, kimika fisikoa edo kimika teorikoa. Horrez gain, duela denbora gutxi agertu diren beste atal berri batzuk aurki ditzakegu ere, normalean atal tradizional horien azpimultzo bezala hartzen direnak, adibidez, kimika konputazionala, kimika bioezorganikoa, nanokimika, kimika supramolekularra...