GATZ BITARRAK: METAL BATEN ETA EZ METAL BATEN KONBINAZIO BITARRAK
Hidrogeno-haluroen hidrogeno atomoak, guztiz edo partzialki, elementu metalikoez ordezkatzerakoan lortzen diren espezie kimikoak dira.
Gatz neutroak beren molekulatan hidrogenorik ez duten gatzak dira eta gatz neutro binarioak azido hidrazidoetatik datozen gatzak dira. Adibidez: HCl --> NaCl ; H2S --> FeS ; H2S --> Fe2S3
Formulazioa: lehenik metalaren sinboloa idazten da eta ondoren ez-metalarena. Balentziak elkarrekin trukatzen dira eta, posiblea balitz, sinplifikatu egiten dira. Ez-metalak bere oinarrizko balentzia erabiltzen du bakarrik, hidrogenoarekin lotzean erabiltzen duten berdina (negatiboa). Metalak, ordea, dauzkan balentzia positibo guztiak erabili ditzake.
Nomenklatura: lehenengo metala idazten da, ondoren ez-metala -uro bukaerarekin.