HIGIDURA: posizio aldaketa denborarekiko ibilbidean zehar.
ZUZENA: ibilbidea lerrozuzena da eta ez dago noranzko aldaketarik; beraz, an = 0 eta a = at .
UNIFORMEKI AZELERATUA: azelerazioa konstantea da; abiadura aldaketa azelerazio finko baten bidez egiten da.
Ekuazioak eta grafikoak
s=f(t) --> bigarren mailako ekuazioa --> grafikoa parabola
Batez besteko azelerazioa eta aldiuneko azelerazioa berdinak direnez:
Abiadura denborarekiko irudikatuz:
v=f(t) --> lehen mailako ekuazioa --> grafikoa lerrozuzena --> malda = azelerazioa
Azelerazioa denborarekiko irudikatuz:
ANIMAZIOA Laboratorio virtual: Cinemática MRUA (flash)
Higidura ekuazioa s=f(t) eta abiadura ekuazioa v=f(t) elkartuz, ondoko ekuazioa lortzen da:
Mota honetako higidurak hurrengoak dira: gorputzen erorketak, edozein ibilgailuren arrankada, balaztatzea, eta abar.
Grabitatearen ekintza jasotzen duten gorputzen higidura
Gorputz askeak erortzean, daramaten azelerazioa g = 9,8 m/s2 da, grabitatearen altuerarekiko eta latitudearekiko aldakuntzak, eta airearen kontrako ekintzak kontutan hartu gabe.
1) Erorketa askea (jauzi librea)
Pausagunetik abiatzen den (vo=0) eta espazioan (h) erortzen den gorputz baten higidura da. Pausagunetik abiatuz, gorputza lurrerantz abiatzen da, abiadura (v) uniformeki handituz, lurrak erakarrita. Azelerazioa grabitatearen azelerazioa (g= 9,8 m/s2) da eta positiboa, bere noranzkoa abiadurarena eta desplazamenduarekin bat datorrelako.
ANIMAZIOA Tiro vertical
ANIMAZIOA Caída libre
2) Beheranzko jaurtiki bertikala
Erorketa edo jauzi librearen antzeko higidura da, baina hasierako abiadurarekin (vo).
ANIMAZIOA Rozamiento_aire
ANIMAZIOA Tiro vertical
3) Goranzko jaurtiki bertikala
Higidura uniformeki desazeleratua da eta hasierako abiadura (vo) du. Grabitatearen azelerazioa negatiboa da (g = - 9,8 m/s2), azelerazio eta abiaduraren noranzkoak kontrakoak bait dira. Gorputza gorantz doan heinean abiadura (v) txikituz doa, goiki puntuan v=0 delarik.
ANIMAZIOA Tiro vertical
Galileo-k asmatu zuen gorputz guztiak abiadura berdinez erortzen direla, masak zerikusirik ez duela. Atmosferan horrela gertatzen ez bada, erortzean airearekin duten marruskaduragatik da. Mende bat geroago, Newton-ek zera aurkitu zuen: gorputzen erorketa-higidura, hutsean, uniformeki azeleratutako mugimendua dela, azelerazioa grabitatearena delarik: g= 9,8 m/s2. Hutsunean eta altuera berdinetik jauzten diren gorputzak, lurrera abiadura berdinarekin iristen dira. Grabitatea norabide bertikaleko azelerazioa da eta noranzkoa Lurraren erdigunerantz du beti.
BIDEO GEHIAGO Física
DOKUMENTAL OSOA La ley de la caída de los cuerpos
Lotura interesgarriak
Higidura zuzen eta uniformeki azeleratuaren saiakuntza praktikoa
Movimiento en una dirección educaplus.org
Gráficas del movimiento educaplus.org
BIDEOAK Ejercicios Caída Libre - Lanzamiento vertical
BIDEOA El experimento de Galileo