HASTEKO
Substantzia motak [Substantzia motak DBH3]
Aurkezpena Lotura kimikoak.azalpena from batirfiskim
Para practicar Enlace químico
Atomoak elkarrekin lotzeko (substantzia puruak osatzeko) derrigorrezkoa da atomoen artean erakarpen indarrak egotea. Erakarpen horiei lotura kimiko esaten diegu. Beraz, lotura kimikoa atomoen elkarketa jakin bat da, atomoen arteko erakarpen indarren ondorioa.
Gas nobleek elkarren artean lotzeko joerarik ez dutenez, gas hauen zortzikotea oso egonkorra dela erabaki daiteke (elementu hauek zortzi elektroi dituzte balentzia geruzan s2p6). Gainerako elementuak gas nobleen konfigurazio elektronikoa izateko joera dute, elektroiak, emanez edo partekatuz.
Atomoek kanpo geruzan dituzten elektroiak (balentzia-elektroiak) erabiliko dituzte elkarren artean lotzeko, elektroien transferentzia partzialaren edo osoaren ondorioz, konfigurazio elektroniko egonkorragoa lortuz.
Beraz, atomoek balentzia geruzan gas nobleen zortzikote egitura lortzeko joeraz elkartzen dira, elektroiak hartuz, galduz edo konpartituz.
Lotura mota garrantzitsuenak hauek dira: ionikoa, kobalentea eta metalikoa. Konposatuen propietateak, lotura kimikoaren araberakoak dira. Garrantzi txikiagoa duten beste lotura batzuk honako hauek dira: hidrogeno-zubiak eta Van der Walls-en indarrak.
Metal baten eta ez metal baten arteko lotura da.
Atomo metalikoek elektroiak galtzen dituzte ioi positiboak (katioiak) eratuz. Sodioa, adibidez:
Na - 1e- --> Na+ Na (Z=11): 1s2 2s2 2p6 3s1 Na+: 1s2 2s2 2p6 = [Ne]
Atomo ez-metalikoek elektroiak hartzen dituzte ioi negatiboak (anioiak) eratuz. Kloroa, adibidez:
Cl + 1e- --> Cl- Cl (Z=17): 1s2 2s2 2p6 3s2 3p5 Cl-: 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 = [Ar]
Zeinu ezberdina duten kargak elkar erakartzeko joera dutenez, bi ioi horiek (katioi metalikoa eta anioi ez-metalikoa) indar elektrostatiko handiz erakartzen dute elkar. Beraz, elektroiak transferitu egiten dira elkartzen diren atomoen artean, eta katioi metalikoa eta anioi ez-metalikoa elkartu egiten dira lotura ioniko bidez.
Ioi bakoitza kontrako zeinua duten ioiez inguratzen da, sare kristalinoa osatuz. Sodio kloruroaren (NaCl, gatz arrunta) kasuan, adibidez: [NaCl]
Beste adibide batzu: CaF2 (fluorita), Al2O3 (korindoia), TiO2 (titanio oxidoa), K2O, BaS, CaH2, CaSO4
ANIMAZIOA Lotura ionikoa http://www.hschickor.de/abioch/12nacl.html
Ionizazio erreakzioak erabiltzen dira lotura ioinikoak azaltzeko. Adibidez:
Elektroiak konpartitzen dituzten elementu ez-metalikoen atomoen artean ematen den lotura da.
Bi atomok elektroi pare bat edo gehiago konpartitzen edo partekatzen dituztenean ematen da. Partekatutako elektroi pare bakoitza lotura bat da. Beraz, elkartzen diren atomoek elektroi bikoteak elkarbanatzen dituzte. Adibidez: H2 (g), NH3 (g) eta CF4 (g).
Lewis-en diagramak edo adierazpenak erabiltzen dira lotura kobalenteak adierazteko. Bi atomoen ikurrak, balentzia-geruzako elektroiak inguraturik.
Substantzia molekularrak zein kristalak eratzen dituzte.
Adibideak: Cl2 (g), Br2 (g), H2O (l), NH3 (g), CH4 (g), NO (g), CO (g)...
VIDEO Ionic vs. Covalent Bonding http://www.deciencias.net/proyectos/Tiger/paginas/Dissolving_NaCl-Electrolyte_Probe.html
SIMULATION Sugar and Salt solutions http://phet.colorado.edu/en/simulation/sugar-and-salt-solutions
Metalak propietate bereizgarri batzurengatik nabaritzen dira: fusio eta irakite puntua altuak, beroaren eta elektrizitatearen eroale onak... eta propietate hauek metalek osatzen duten egitura handi, erregular eta trinkoak direla eta agertzen dira.
Gas elektronikoaren ereduaren arabera (elektroi-hodeiaren eredua), metala osatzen duten atomoek zenbait balentzia-elektroi galtzen dituzte, ioi positiboak (katioi metalikoak) eratuz. Ondorioz, sare metalikoa, ioi positiboz osatutako hiru dimentsioko egitura eta atomo bakoitzak galdu dituen balentzia-elektroiez osatutako hodei edo gas elektroniko batez osatuta dago. Hodeia sare osoan zehar higitzen da.
Lotura metalikoaren elektroi-hodeiaren ereduari jarraikiz, metal solidoa sare kristalino bat da, balentzia-elektroien "itsasoan" murgilduta dauden ioi positiboz osatuta.
Elektroiak kristalean zehar barreiatuta daude, hodei bat osatuz. Ioi positiboen eta elektroien arteko erakarpen elektrostatikoa handia da eta horri esker lotura sendoa eratzen da. Beraz, elementu metaliko beraren katioiak, inguruan mugitzen diren elektroiek osaturiko hodeiaren ondorioz elkar loturik mantentzen dira, kristal handiak sortuz. Sare metalikoa adierazteko nahikoa da elementuaren ikurra erabiltzea.
Lotura kimikoak (aurkezpena)
Estrutura del átomo y enlaces químicos
Cristales: moleculares, covalentes, iónicos, metálicos
Elementos Químicos educaplus.es
ANIMACIÓN Tipos de enlaces
VÍDEO Deducción del tipo de enlace químico en los compuestos, su representación y estructura
VÍDEO SUBTITULADO Enlace químico
VÍDEO SUBTITULADO Enlace iónico - animación ETSII
VÍDEO SUBTITULADO Enlace covalente - animación ETSII
VIDEO Ionic, covalent, and metallic bonds | Chemical bonds | Chemistry | Khan Academy