HIGIDURA: posizio aldaketa denborarekiko ibilbidean zehar.
ZUZENA: ibilbidea lerrozuzena da (ez dago norabidearen aldaketarik). Abiadurak beti norabide eta noranzko bera du; orduan, desplazamendua eta egindako espazioa berdinak dira (posizioaren izaera bektoriala ez da beharrezkoa).
UNIFORMEA: abiadura konstantea da (ez dago azeleraziorik). Batez besteko abiadura eta aldiunekoa berdinak dira.
Ibilbidea lerrozuzena denez, lekualdaketa bektorearen balioa bat dator egindako espazioarekin, eta higidura uniformea denez, batez besteko abiadura eta aldiunekoa berdinak dira. Beraz:
Higidura ekuazioa lehen mailakoa denez, bere adierazpen grafikoa (s-t) lerro zuzen bat da. Ibilbidea lerrozuzena denez, abiadura bektorea ibilbidearekiko ukitzailea denez, abiaduraren norabidea ez da aldatzen.
(1) s-t grafikoa lerro zuzen bat da, bere malda abiaduraren modulua (v=ktea) da eta hasierako posizioan (so) mozten du ordenatu-ardatza.
(2) s-t grafikoan lerroaren malda zenbat eta handiagoa izan, abiadura handiagoa.
(3) v-t grafikoa lerro horizontala da, abzisa-ardatzarekiko paraleloa; abiaduraren balioari dagokion puntuan mozten du ordenatu-ardatza.
Zein da abiaduraren zeinua?
Higidura eskuinalderanzkoa bada, zeinu positiboa erabiltzen da (v>0) eta ezkerralderanzkoa bada, negatiboa (v<0).
Zer esan nahi du abiadurak balio negatiboak izateak?
Egindako espaziorako erreferentzia-sistemaren jatorritzat hartu dugun puntutik gero eta hurbilago dagoela esan nahi du; higikaria erreferentzia-jatorritzat hartu dugun puntutik urrun hasten dela higitzen eta hartara hurbiltzen dela.
Higidura zuzena sc.ehu.es
Higidura zuzen eta uniformearen saiakuntza praktikoa
Movimiento rectilíneo ibercaja.es
Movimiento rectilíneo uniforme educaplus.org
Laboratorio Virtual de Cinemática educarex.es (requiere flash)
Gráficas del movimiento educaplus.org