Loturen polartasuna

Lotura ioniko eta kobalente hutsak kasu limiteak dira. Substantzia gehienek erakusten duten loturetan ez dago erabateko elektroi ematerik eta ez dago erabateko elektroi partekatzerik. Molekula polarrak sortzen dutenak kasu normalagoak dira.

Izaera ionikoa edo polaritate aldakorra duten lotura kobalenteak dira, hau da, dipolo elektrikoa.

Dipolo elektriko bat momentu dipolarreren bitartez bereizten da. Kargen balioaren eta beraien arteko distantziaren arteko biderkadura da.

μ = q . l (karga . distantzia)

MOLEKULA POLARRAK:

Molekula polarretan zeinuz aurkako poloek elkar erakartzen dute, Van der Waals-en indarrak baino sendoagoak diren loturak eratuz. Ondorioz, molekula polarrek ez-polarrek baino kristal gogorragoak eratzen dituzte, fusio eta irakite puntu altuagoekin. Erabat ionikoak eta erabat kobalenteak diren substantziak tartekoak dira.

Molekula polarrak substantzia polarretan disolbatzen dira eta molekula apolarrak apolarretan.

Egoera likidoan, substantzia polarrak konposatu ionikoen disolbatzaile onak dira.