Mundu guztiak aditutzen du
euskaldunaren negarra
alde batera nahiago nuke
ez banintz hemengotarra.
Enpeinatzea ez bada libre,
alferrik dugu indarra.
hau da txoria gari tartean
goseak egon beharra.
Antzerki huntan lau pertsonaia
ta jokalari bakarra
arbolak berak erakusten du
hostoa eta adarra.
Enpeinatzea ez bada libre,
alferrik dugu indarra.
hau da txoria gari tartean
goseak egon beharra.
Sutan pizturik darrai oraindik
sugai berriz lehengo garra
oharkabean ez zen mintzatu
Txirrita poeta zaharra
Enpeinatzea ez bada libre,
alferrik dugu indarra.
hau da txoria gari tartean
goseak egon beharra.
Zazpi ahizparen gai den oihala
ebakirikan erditik
alde batera hiru soineko
utzirikan lau besterik.
Guraiziakin bereizi arren
bakoitza bere aldetik
ezagutzen da jantzi girela
zazpiak oihal batetik.
Oihal bera da gure jantzia
sortu gintuzten unetik,
ez du munduak kemenik sortu
kentzeko gure soinetik.
Guraiziakin bereizi arren
bakoitza bere aldetik
ezagutzen da jantzi girela
zazpiak oihal batetik.
https://www.youtube.com/watch?v=wgIHHNYt_fA