AI ISABEL ISABEL


Ai, Isabel, Isabel

Isabel nerea

ez al zenekien, bada

apaiza nintzela

Apaiza nintzela ta

koroia nuela

nitaz probetxurikan

ez zendukeala.


Gorde zazu_ixilean

gu bion kontua,

egia_ezkutatzea

ez da pekatua.

Madalenarena ere

ez da sekretua

gure Jaunak soberan

zuen maitatua.


Labaingo apez gaztiak

seme bat omen du

Osaba erraiten dio,

berak hala nahi du.

Aitak meza eman ta

semeak lagundu.

Labaingo apez gaztiak

halaxe egiten du.



Berak meza emanda

“ilobak” lagundu

gainerako guztia

arrebak konpondu.

Bizi hoberik badela

inork uste badu

konfesa dadila, ba,

gezurra esaten du.


Zati batzuk geuk gehitutakoak dira


https://aikoeskola.eus/paso/ai-isabel-isabel/