ixil ixilik dago

IXIL-IXILIK DAGO (NAHASTE-BORRASTEA) SOL LA

Ixil-ixilik dago

kaia barrenean

ontzi txuri polita

uraren gainean.

Goizeko ordu bietan

esnatutzen gara

arrantzaleak beti

joateko urrutira.

Pasatzen naizenean

zure leihopetik

negarrak urteten deust

begi bietatik.

Zergaitik, zergaitik, zergaitik, zergaitik?

Zergaitik negar egin?

Zeruan izarra dago

itsaso aldetik.


Bat, bat, bat, bart parranda egonda,

bart parrandan egonda

Bi, bi, bi, ez naiz ondo ibili,

ez naiz ondo ibili.

Hiru, hiru, hiru, kolkoa bete diru,

kolkoa bete diru.

Lau, lau, lau sardina-makailau.

Anteron txamarrotia,

Singerren bibotia,

haretxek ei dauka, ei dauka,

preso tximinoia.

Anteron txamarrotia,

Singerren bibotia,

haretxek ei dauka,

preso tximinoia.

Anteron txamarrotia,

Singerren bibotia,

haretxek

ei dauka,

preso tximinoia.

Hau, dok, hau dok, hau dok umoria,

kontsolatzeko, kontsolatzeko

euskaldun jendia.

Kalean gora, kalean behera,

kalean gora zezena, ai, ai, ai, ai.

Kalean gora, kalean behera,

kalean gora zezena!

Kalean gora, kalean behera,

kalean gora zezena....