LABEZOMORRO (La Cucaracha)
(Nahi beste koplagaz kanta liteke. Errepikan "erreteko mariarik" zein finagoa dan "aurreko hankarik" kanta lei)
Labezomorro, Labezomorro
ezin da ondo ibili
ez daukalako, ez daukalako
ez buru, ez hankarik.
Justizia_itsua ei da
sator iberiarren eran
baina ezinikusia deusku
Euskera tartean danean.
Labezomorro, Labezomorro
ezin da ondo ibili,
ez daukalako, ez daukalako
erreteko mariarik.
Labezomorroen moduan
mozorrotzen dira baltzez
ta danean agintzen dabe
jainko_ahalguztidunak lez
Labezomorro, Labezomorro
ezin da ondo ibili
ez daukalako, ez daukalako
ez buru, ez hankarik.
Nahiz ta milaka oihu entzun
egiten dabe_entzungorra,
beti handia babestu
ta txikiari zigorra.
Labezomorro, Labezomorro
ezin da ondo ibili
ez daukalako, ez daukalako
ez buru, ez hankarik.
Hizkuntza bat zapaltzeko
zetako behar dabe armada?
Gure ordezkariak popatik
ta togadunak atara.
Labezomorro, Labezomorro
ezin da ondo ibili
ez daukalako, ez daukalako
ez buru, ez hankarik.
Itsu ta gor bada bere
e(g)in daigun 4an orroa
eta ekinean eta euskeraz
emon daigun urte osoa.
Labezomorro...
Hegoameriketan letra askogaz erabiltzen dan kanta