MAITASUN HITZAK FA/MI
Berak maite ninduen
neuk ere bai bera.
Oraindik oroitzen naiz
bere begietaz.
Ta gogoratzen ditut
zuhaitz lore artean
sarri esaten zizkidan
maitasun-hitz politak.
Maitasun hitzak umil ta xamurrak
besterik ez zekien, hain gaztea zen.
Ez zuen mundua gaiztoa ikusten,
oraindik ametsak bizi zituen.
Hiru gauza baino ez zekien esaten:
antzinako ipuin xarmangarriak;
maitasun istorioak, poeten ametsak,
besterik ez zekien,
hain gaztea zen.
Egunak joan ta gero
nigan nabaritzean
bakardade handi bat
neure bihotzean.
Oraindik ditut gogoan
zuhaitz lore artean
berak esaten zizkidan
maitasun hitz politak.
Maitasun hitzak umil ta xamurrak
besterik ez zekian hain gaztea zen.
Ez zuen mundua gaiztoa ikusten,
oraindik ametsak bizi zituen.
Hiru gauza baino ez zekien esaten:
antzinako ipuin xarmangarriak;
maitasun istorioak, poeten ametsak,
besterik ez zekien,
hain gaztea zen.
J.M. Serrat
Hemen EGANen bertsioa (Hizkuntza aldetik aldaketa txikitxo batzuk egin deutsuguz gaurko estandarrakaz batuteko. Barka daiela.)