Azalak memoria du
ta memoriak azala,
ez dut gogoratzen behingoz
ahaztu behar zaitudala.
Momentutxo bat sartu naiz
zure besoen artean
eta betirako preso
sentitu naiz bapatean.
Ez dut inora joan nahi
zurekin nagoenean
baina ez dakit non egon
doana zu zarenean.
Denbora ez da pasatzen
nahiz eta egunak igaro
zu gabe min ematen dit
baina zurekin gehiago.
Ohe bat iruditzen zait
zure eskuaren ahurra
azpian ezkutatzen den
montruari diot beldurra.
Erretzaile ohia berriz
jausten da bat probatuta,
neri hori gertatzen zait
zuri behin begiratuta.
Ez dakit egiten dezun
nahi gabe edota nahita
baina zure perfumea
daukat atzetik jarraika.
Denbora ez da pasatzen
nahiz eta egunak igaro
zu gabe min ematen dit
baina zurekin gehiago.
Taberna hortan oroitzen
zaitut barrezka ta ardotan
ohartzerako malkoek
diana jo dute ardotan.
Egon naiz argazki dendan
ezabatzeko zorian
baina tatuatu dizkit
nostalgiak memorian.
Ze min ematen didaten
bageundeke ta bazinak
mingainean iltzaturik
daramatzadan pirtzinak.
Denbora ez da pasatzen
nahiz eta egunak igaro
zu gabe min ematen dit
baina zurekin gehiago.
Denbora ez da pasatzen
nahiz eta egunak igaro
zu gabe min ematen dit
baina zurekin gehiago.
Beti izango da hobeto
badaezpada esanez
"ondo ez kezkatu"
ez zaitut maite, maitea.
Denbora ez da pasatzen
nahiz eta egunak igaro
zu gabe min ematen dit
baina zurekin gehiago.
Denbora ez da pasatzen
nahiz eta egunak igaro
askatu ninduzunetik
korapilatuta nago.
Letra: Jon Maia
Doinua: Hezur Beltzak
https://www.youtube.com/watch?v=IVXzJSbNFss