ERREKARA RE
Txipli ta txapla, txipli ta txapla
errekatik itsasora,
gaur ekainaren hogeita seia
hau ietarron ganora!
kanpotik busti, barrutik busti
zatoze gure ondora!
gaur ietarron eguna da ta
erdu udaren berora!
Errekara, errekara! IEtarrok errekara!
Errekara, errekara! IEtarrok errekara!
Negua joan zan, uda badator
hau bai sasoi emankorra!
gaur errekara salto eginda
plisti-plasta orokorra
bildur barik ba hondatu prakak
soineko eta atorra,
lehorrekoak, etorri hona,
uretan busti mokorra.
Errekara, errekara! IEtarrok errekara!
Errekara, errekara! IEtarrok errekara!
Errekan hasi, besarkatuta,
kantu alaia ahoan,
ate gainean dantza egiten,
aurresku ta fandangoan,f
reskatzen gara, bustitzen gara,
bata besteen ondoan,
errekan behera, gure parranda
bainauko da itsasoan.
Errekara, errekara! IEtarrok errekara!
Errekara, errekara! IEtarrok errekara!
Josu Bergara