ABERRIAREN MUGAK SOL
Aberriaren mugak euskararenak
gure baitan daude gehienak,
euskara zabalduaz lau haizetara
Nere aberria lurra bezain zaharra da
baina ez da lurra bakarrik
haizeak bezala inguratzen nau eta
lotzen askatzen nauelarik.
Nere aberria suaren antzekoa da
epeltzen nau, kanpoan hotz dagoenean
Aberriaren mugak euskararenak
gure baitan daude gehienak
euskara zabalduaz lau haizetara
zabalago egiten gara. (bis)
Nere aberria harrizko herria da
altzairuzko txakolin ardo zurezkoa
Nere aberria burdin bihurria da
itsas laminen baten herdoilezko kantu
Aberriaren mugak euskararenak
gure baitan daude gehienak
euskara zabalduaz lau haizetara
zabalago egiten gara. (bis)
Txomin Artola
kanta